XVIII. mendearen hasieran, Sestao herrixka txikia zen, elizak eta dorretxeak osatzen zuten gunearen inguruko baserrietan sakabanatutako 200 biztanle baino ez zituena.

Abatxolokoa eta Galindokoa ziren Portugaleterekin eta Santurtzirekin lotzeko bide bakarrak, eta Barakaldo eta Erandiorekiko komunikazioa San Nikolas lurmuturreko txaluparen bidez egiten zen.

1718an fraide karmeldarrak San Nikolas uharteko muinoan finkatu ziren eta euste-dike bat sortu zuten itsasadarrean, ontziraleku seguruago bat izateko. XIX. mendearen erdialdean, burdin mineralaren eskariaren aurrean, karmeldarrek 1834an utzitako lur horietan erabateko eraldaketa prozesu bat hasi zen, eta Sestao herrixka txiki bat izatetik industriagune garrantzitsuenetako bat izatera igaro zen.

Mineralaren garraioa eta komentu zaharreko lursailak inguru berean zeudenez, XIX. mendearen azken laurdenean, meatze-enpresariek beren galdategi-enpresak karmeldarren ibar zaharrean eraiki zituzten, eta mendietako meategietako burdina-minerala gurdietan edo, Galindo ibaitik barrena, txalupekin garraiatzeari utzi, eta meatzetako trenak, trenbideak eta tranbiak eraiki zituzten, lana errazteko.

Minerala ekartzeko tren bat eraikitzeko lehen lizentzia 1856an eskatu zen, eta hauek eraiki ziren:

 

Trianoko meatzetako trena (Ortuellatik San Nikolas lurmuturrera animaliek tiraka eramateko sortua)

Galdamesko meatzetako trena (1871n eraikia, Galdamestik Sestaora)

Aireko tranbia (Peñotako meategitik Elgerora zihoana, Trianoko trenean deskargatzeko)

Bilbo-Santurtzi tranbia (Puntako zubitik sartu eta Sestaoko kale jendetsuenak zeharkatzen zituen)

La Roblako trenbidea (Leongo eta Palentziako meatze-arroetatik ikatza ekartzen zuen, Lutxanara iristsi eta AHVren lantegiko trenetan kargatzeko)

 

Ibilbide gidatua Sestaoko Burdin Bide eta Arterietan zehar. Tren horiek zeharkatzen zituzten tokietatik eta Sestaoko fabriketara igarotzeko bideetatik gidatutako ibilbidea.

Tags: SESTAO
Ekintza mota

Burdin bideak – Sestaoren arteriak

Eguna

2024 Urriak 26
10:00 am

TOPAGUNEA

Kasko plaza

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

clubalpinosestao@gmail.com (Juan Carlos 619-363.556) accioncultural@sestao.eus (Begoña 94-472.90.25)

ANTOLATZAILEA

Sestaoko Udala / Laguntzailea: Club Alpino de Sestao