Bideak bizimoduen eta paisaien arabera marraztutako lerroak dira: batzuetan indarrez urratutako lerroak izaten dira, eta, beste batzuetan, oraingoan bezala, ukitu leunez marraztutakoak.
Elizaldeak sorrera erakusten du, Getxok egin duen bidearen hasiera; bere estartek eta zidorrek mendira, basora, harkaitzetara edo labarrera garamatzate eta orain mila urte hemen bizi izan ziren getxoztarrek zapaldutako bide hauek habitata, bizimodua, egunerokoa ezagutzeko marrak erakusten dizkigute.
Paperean idatzitako hizki bakoitza egindako bidea da; Andra Mariko elizan idatzitako izenak gure historia izan diren bideak dira.
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA