Hitzaldia Juan Manuel Etxebarriaren eskutik.
Jai-giroko elkargune gisa, erromeriak parada egokia ziren gizarte-harremanetarako. Oinez, bizikletaz, tranbiaz, trenez, autobusez edo autoz joaten ziren gazteak erromerietara lagun berrien bila, eta harreman hertsiak sortzen ziren komunitateen artean, eta tratuak ere egiten ziren, esaterako, Urkiolan, San Antonio egunean.
Arratiako tranbia, Durangorako trena, autobusa eta autoa garraiobideek ohiturak aldatu zituzten eta denborak eraldatu, haiei esker, errazagoa eta azkarragoa baitzen Bizkaitik mugitzea; hala bada, jai handiek, pixkanaka, adiera tradizionalagoa eta folklorikoagoa hartu zuten: “geure erromeriak” .