
Harri herria
Landaretza aberats eta haitz malkartsuen artean kokatzen da Mañaria. Ibilbide honetan herriaren izaeran garrantzia duten elementuak ezagutuko dituzu: lurra, harria eta ura.
Mañariko Arrueta auzoan baserri-etxeak ikusiko dituzu eta urteetan zehar baserri bizitzak eta baserrien eraldaketak zein izan den jabetuko zara. Bideari jarraituta, Zallobenta eta Askondo harrobietan zein motatako harria ateratzen zen eta zertarako erabili izan den azalduko dugu. Ura ere elementu garrantzitsua da. Argindarra lortzeko Urkuleta ibarrean dagoen San Lorentzoko zentrala garrantzitsua izan da.
Ibilbideak amaiera, Kaltzada baserrian izango du eta bentak Mañariako herrian zer funtzio betetzen zuen jakingo dugu.
- Erreserbak Ondarearen webgunean: Ez
-
Informazioa eta erreserbak:
Gerediaga Elkartea: 946818066 edota gerediaga@gerediaga.eus
-
Topagunea:
Mañariako plazan
- Antolatzailea: Urkiola Landa Garapena eta Gerediaga Elkartea
