
Jauregien erreinua
Elorrioko kaleetan ibilbidea egitea proposatzen dizugu, alde batera eta bestera begiratu eta herrian dauden 20 jauregiren edertasunak harrapatuko zaitu. Eraikinen handitasuna eta fatxadan erakusten dituzten armarriak ez dira oharkabean geratzen.
Gernikako plazan ere merezi du arreta jartzea. Elorriarrak batzeko plaza nagusia izatetik aparte, udaletxea eta Sortzez Garbiaren basilika parez pare daude bertan. Errebonbilloaren eskultura ere zelatari aparta da plazan.
Herriko eraikinetan oraindik ere gerra zibileko aztarnak gordetzen dira. Casajara moduko jauregiak fronte hurbileko mehatxutik babesteko gordeleku izan ziren
- Erreserbak Ondarearen webgunean: Ez
-
Informazioa eta erreserbak:
Gerediaga Elkartea: 946818066 edota gerediaga@gerediaga.eus
-
Topagunea:
Udaletxearen aurrean
- Antolatzailea: Urkiola Landa Garapena eta Gerediaga Elkartea
