
Izen biko herria
Bizkaiko jaurerria merinaldez osatuta zegoen, eta horietako bat Zornotza dugu. Antzinetan lau ziren merinalde hau osatzen zuten elizateak: Amorebieta, Etxano Ibarruri eta Gorozika, baina azkenengo biak beste bide bat hartu zuten. Gaur egungo udalerria Amorebieta eta Etxano osatzen dute, arrazoi horregatik daukagu izen bikoitz hau, hala eta guztiz ere, berba egiterakoan Zornotza izenera joten dugu, behin eta berriro.
Ibaizabal alboan hedatzen den herria, Andra Mari eleizaren kanpai dorrean, Bizkaia osoak dauka gailur historikoa; eta horren inguruan aurkitu ditzakegu hainbat jauregi eta dorretxe, bai herrigunean bai landagunean, erdi aroko eraikuntzetatik hasita gaur egun arte.
Herria gure historiaren lekuko ezin hobea izan da betidanik; lur hauek antzinako gudak ezagutu zituzten, baina, batez ere, XIX eta XX. mendeko gerrateek euren arrastoa utzi dute gure artean, emakumeen kartzela aztarna ahazte ezina nabarmenduta.
- Erreserbak Ondarearen webgunean: Ez
-
Informazioa eta erreserbak:
Gerediaga Elkartea: 946818066 edota gerediaga@gerediaga.eus
-
Topagunea:
Herriko plazan
- Antolatzailea: Urkiola landa Garapena eta Gerediaga Elkartea
