Malba zurizko gozokiaren errezeta berreskuratzea

Malba zuriaren sustraiak propietate oso onuragarriak ditu, hala nola espektoratzaileak eta hantura-kontrakoak, eta gure gozotegietako ohiko gozoki honen oinarria da: malba zurizko gozokia. Urduñan XIX.  mendeaz geroztik merkaturatu da, eta duela gutxira arte saldu da Larrea gozo-dendan. A. Larrea maisu gozogilea, familiaren errezetaren jabegaia, antze hori transmitituko die hiriko artisau-gozotegian lan egiten duten pertsona batzuei.

Gozogile horiek, Urduña Hiria Museoaren bitartez, 2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, malba zurizko gozokiaren  erakustaldi bat egingo dute eta formatu berriago batean aurkeztuko dute, baina garai bateko gozogileek utzitako printzipio berberekin.

 

  • Erreserbak Ondarearen webgunean: No

Date

2023 Urriak 14
Amaituta

Time

11:00 am

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

Lokalizazioa

Orduña Hiria museoa
Andra Mari Plaza
Website
http://ordunahiria.org

Antolatzaile

Urduñako udala / Turismo Bulegoa
Phone
945384384
Email
turismo@urduna.com
Website
URDUÑAKO TURISMO BULEGOA
QR Code
  • Erreserbak Ondarearen webgunean: No