Satistegi plaza Algortaren bihotza da, barruko herrietarako bidegurutzea; Usategi, ostera, Bizkaiko atea da, Bilboko porturako sarrera eta irteera. Biek ala biek Getxoren izaera anitza islatzen dute: merkataria, industriala, arrantzalea, baserritarra…
Bisita egitean, kaleen izenetan soilik gordetzen den Algortaren izaera baserritarra ikusiko dugu. Gaurko bideak aspaldi soroetara eta landetara joateko zeuden estartak dira, eta Usategira heltzean, itsasoa Bizkaian sartzen ikusiko dugu eta itsasoarekin, barkuz joan eta etorri izan diren pertsona eta ondasun guztien atean egongo gara.
Izan ere, itsasoa estarta zabal bat baino ez da.
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA