
Zeanuri – Ubide: Larreen zeharkaldia.
Duela mende bat baino gehiagoz geroztik, Ubideko eta Zeanuriko Udalak urtero biltzen dira larreen mankomunitatearen kontuak kitatzeko. Ehun urtetik gorako bilera hori aprobetxatuz, zeharkaldia antolatzen da bi udalerrien artean, Gasteiz eta Bilbo elkartzen zituen Erdi Aroko bidarritik doana.
Hamabi kilometroko mendi ibilaldia izango da, zailtasun ertainekoa.
-
Informazioa eta erreserbak:
T. 946 739 146
-
Topagunea:
Zeanuriko plaza
- Antolatzailea: Zeanuriko Udala, Ubideko Udala, Joko Alai Kirol elkartea eta Amexier mendi kirol elkartea. Laguntzaileak: Gorbeialde landa garapenerako elkartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arratiako Gurutze Gorria.
