Bizkaian, OEJk programazio egonkor baten parte dira, “klasiko” bat urteko kultur egutegian. Jardunaldi hauek urrian zehar ospatzen dira. Bisita gidatuek eta ibilbideek, erakusketek eta hitzaldiek, kontzertuek eta mota guztietako kultura-adierazpenek ematen diote forma herritarren eskura dagoen egitarau erakargarri eta era askotakoari.
Bizkaiak proiektu honetan 2001. urtetik aurrera hartzen du parte. Ordutik, 25 edizio hauetan parte hartu du, lurraldeko kultura ondarearekin lotutako hainbat gai jorratuz.