Egilea: Iñaki Uriarte, arkitektoa.
Frontoi-plaza topaketaz betetako arkitektura huts gisa defini liteke. Herri kontzientzian sa-kon errotua, euskal espazio publikoaren paradigma nagusi gisa.
Pilota jokoak, bereziki modu espontaneoan jolas-adierazpen publiko gisa egiten denak, bere garapenerako eremu zehatz bat definitzen du, frontisa eta kantxa, eta eremu hori, bere praktika irekia, inprobisatua, lehia-korra eta ikustera joandako herritarrak beste mugarik ez duena, definizio zehatza, jatorra sortzen duten erre-ferentziak dira: haren lekua. Leku bihurtzen dena: pilotalekua.
Espazio horrek hiri-konfigurazio bereizgarri bat erakusten du, aisialdiaren eta gizarte-bileraren kokalekua, bertako biztanleen nortasuna, herri parrokia. Plazako pilotalekua bizitza kolektiboaren funtsezko baieztapena da, leku ireki eta komunetan igarotzen dena, komunitatearen bereizgarri den zeinu bat transmititzen duena.
Plazako frontoi irekiari Martin Heidegger (1889-1976) filosofo alemaniarraren 1969ko pentsamendua aplika dakioke Die Kunst und der Raum (Artea eta Espazioa) lanean: “Gauzak ez dira tokikoak soilik, tokia dira”. Lekua, zentzu antropologiko zabalean, hirikoan, historiak, idiosinkrasiak eta sinbologiak bat egiten duten gunea dela ulertuta.
Pilotalekua pilotaren eskola publikoa da, beti irekia, adin guztietarako, “euskal herritarren festa nagusia”, Wilhem von Humboldt (1767-1835) politikari eta bidaiari alemaniar jakintsuak kontatzen zuenez, Euskal Herriko bizimoduaren funtsezko kirol erritual herrikoia.
Pilota jokoaz gain, leku hauek interes urbanistiko eta sozial handikoak dira, izan ere, euren eremuan egune-roko bizitzako alderdirik nabarmenenak gertatzen dira, non haurrek bizikleta eta patinekin asmatutako bat-bateko jolasak, ospakizunak, auzoko bazkariak, bertsolariak, kantaldiak, dantzak, mitinak, prozesioak, nekazal eta abere azokak, brokanteak, maskaradak eta pastoralak Xiberoa/Zuberoan eta beste era guztietako adierazpenak biltzen diren.

Plaza horietan jolasa funtsezkoa da. Haurrek gazteak, adinekoak eta batzuetan pilotari profesionalen arteko partidak lagunartean jolasten ikusten dituzten agertokia da. Horrek ikasteko nahia pizten du, beste lagun batzuekin jolastekoa, norberaren trebetasunak erakustekoa, eta estimulu hori funtsezkoa da pilota belaunaldiz belaunaldi transmititzeko. Plazako pilotaleku irekia eta estali gabea ondare urbanistiko, arkitektoniko, paisa-jistiko eta antropologiko ukaezina da, eta mantendu eta babestu egin behar da.
Historian zehar espazio horretan izan diren erabilerak, bizimodu kolektiboak eta gertakariak kontuan hartuta, honako hau ondoriozta daiteke: pilotalekua ez dago plazan, plaza da. Leku komuna, bertako biztanleek par-tekatzen dutena, harreman pertsonal, topaketa eta akordioen adierazpen bizia den gune adierazgarri bihurtua: pilota eta hitzaren plaza. Pilota leku bat sortzen duen harriaren kontra, Pilota Leku, Frontoi Plaza, azken finean: euskal agora.
Batzuetan, espazio publiko hori aberastu egiten da, batez ere landa-inguruneetan, albo irekian edo inguruetan beste etnografia-kirol tradizional batzuetarako bi elementu daudenean. Probalekua, idiek harrizko blokeak arrastatzeko, eta Bolatokia, bola-jokorako. Kasuren batean, musikarako kiosko bat ere egon da. Horrek guz-tiak plazen dimentsio kulturala handitzen laguntzen du. “Oroimen leku bat”.
Pilotalekua, bere berezitasun eta edertasunagatik, leku horiek ingurune tradizional bat baino zerbait gehiago bihurtzen dituen elementu gisa betikotzen da, erreferentzia antropologiko monumental eta zalantzarik gabea, euskal kulturak munduaren aurrean duen berezko kultura-ondare gisa duen esanahi sinbolikoarekin.

Hiri-forma
Euskal pilota jokorako tokiak, herri kirol-jarduera berezi gisa dituen modalitateetan, nahiko eremu zabala behar izan zuen, gehienetan luzanga, errebote-hormak muturretan, edo ezkerreko pareta duen edo ez duen frontisa baino ez, eta, horren ondorioz, hiri-forma garrantzitsua sortu zen herri askoren eraketan. Alboko arkitektura-aurrealdeen aniztasunarekin batera, eraikinik adierazgarrienak eta kalitatezkoenak daude: udale-txea, eliza, apaizetxea, batzuetan eskola, kasinoa, taberna edo Hotel du Frontón delakoa, Ipar Eskual Herrian bezala, zorionez gaur egun ere badirautenak.
Pilotalekua desagertu eta jolas-esparru gisa erabiltzerik ez dagoenean ere, forma espazio publiko gisa gera-tzen da, eta herri askotan ohikoak diren plaza edo kale laukizuzenen tipologia sortzen du. Plaza esanguratsu bat formalizatzen da, batzuetan bakarra, tokiko monumentu-multzoa osatzen duena. Kultura-ondare horrek,
herriaren autoestimua pizteaz gain, aitortuta eta katalogatuta egon beharko luke, haren balio guztiak legez babesteko.
Bereziki, ezezagutza larriaren edo are ezjakintasunaren ondorioz eta, agian, udal askoren erabaki politikoetan agertzen diren beste interes ekonomizista eta ez kulturalen batzuen ondorioz, Euskal Herriko benetako hiri-gintza-eredu horiek, plazako pilotaleku ireki horiek estaltzeko gaur egun dagoen joera burugabearen aurrean, kalte larriak eragiten ari baita. Inguruko aurreexistentzia historikoak, espazio-erlazioak, tamaina, proportzioa eta eskala, konposizio arkitektonikoaren funtsezko printzipioak mespretxatuz.
Bolumen erraldoi onartezinak ezarriz, egutera ezabatuz, hezeguneak dituen esparru ilun bat sortuz, euriak sartzen jarraitzen du, inguruko espazio eta eraikinetan itzalak sortuz, ondarea testuingurutik desitxuratuz, hiri-parajearen harmonia degradatuz, tokiko paisaia-silueta aldatuz eta lurraldean zentzugabeki nabarmen-duz. Aldez aurretik ingurumen inpaktuaren azterlana egitea eskatzen duen atentatu bat. Azken batean, eraso kultural bat, arkitekto batek edo proiektatzen duenak egin dezakeen akatsik handienetako bat, funtsean sen-tikorra.
Ez dago arrazoi sinesgarririk haren eraikuntza-sinpletasuna eta geometria poetikoa txikitzeko pilotalekua estaliz. Geometria horrek berezko edertasuna eta berezitasuna ematen dizkie plaza horiei. Izan ere, funtsik gabeko kultura-indarkeria hori ez dagokio kulturaz nahiko jantzia eta hirigintza- eta arkitektura-ondarearekin arduratsua den udal bati. Plazako pilotaleku bat estaltzen denean, haren osotasun espaziala, balio emozionala desagertzen da, dena dago gehiegizko eraikuntza baten mende, eta eraikuntza horrek ez du historia jasaten, ez du espazioa ulertzen, eta are gutxiago ondarea. Burugabekeria hitz-jario arrunt eta hipokritaren atzean ezkutatu arren, hala nola integrazio hitza aipatuz, zentzugabekeria, saiatua izanda ere, obra basakeria da.
Elizako kanpai-dorrea eta beste arkitektura monumentalen bat izan ezik beste eraikin guztiak gaindituz estal-ki horiek herriaren paisaiari egiten diote eraso, eta gehiago dira irain paisajistikoa, ingurumen- eta hirigin-tza-atentatua eta arrazoirik gabeko xahutze ekonomikoa batere premiarik ez duen asmo populista baterako.

Halaber, kritikatu egin behar da plazako pilotalekuen hormak berdez margotzeko moda, batzuetan harrizkoak direla ezkutatuz, inpaktu kromatiko zentzugabea sortuz, pilotaleku itxi estalien eraikinak erreferentzia gisa hartzearen ondorioz. Izan ere, haietan, telebistako emanaldietan pilotak hormekin kontrastea egin zezan, kolore ilunez margotu ziren.
Gehiegi dira azken urteotan egindako atentatuak, administrazioen eta pilota federazioen erabateko axolaga-bekeriaren aurrean. Jasaten dugun kaskarkeria politikoa Euskal Herriko berezko kulturaren lekukotasun sa-konenetaraino iristen da. Iparraldeko lurraldeetan ez da pilotalekurik estali, kultura frantsesarekin elkarbizi-tzen da.
Berezitasun morfologiko espazial hori da, beharbada, euskal etnografiak eta kirolak hirigintza unibertsalaren historiari egiten dioten ekarpenik garrantzitsuena eta bereizgarriena.
AZALAREN ARGAZKIA: Otxandioko frontoia.