TAMAINAK GARRANTZIA DUENEAN: FORU AGIRITEGI HISTORIKOA EDO NOLA ZAINDU ETA ZABALDU BIZKAIKO DOKUMENTU GORDAILU HANDIENA

Hitzaldi honetan Jose Manuel Cifuentesek Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa emango digu ezagutzera. Agiritegia Bizkaiko dokumentu-gordailurik handiena da, jatorriaren arabera eta hainbat jatorritako funts, jaraunspen, dohaintza, gordailu edo eskuratzearen ondorioz, hainbat sekziok osatuta dagoena. Foru Agiritegi Historikoaren muina Atal Historiko Administratiboa da; atal honetan foru-erakundeen funts historikoak daude, gozatu ahal izateko ondasun babestuak izan behar dutenak.
Paperazko etxea berpiztuta

Foru-liburutegiak eta -artxibo historikoak Bizkaiko ondare bibliografiko eta dokumentalaren bilduma publiko nagusiak kontserbatu, aberastu eta zabaltzea du eginkizun. Bilduma hori babesteko eta transmititzen dela bermatzeko, hainbat erabilera- eta biltegiratze-baldintza bete behar dira. Gainera, funtsok etengabe ari dira hazten, eta, beraz, baita ondare aberats hori ere. Bisita honetan sarbide mugatuko espazioetara sartuko gara, eta funtsak berreskuratzeko […]
San Luis meategiko galeria estutasunean

San Luis meatzea ustiatzen zuen enpresak Martzana kaian galeria bat zulatu zuen 1907an biltegietako oxidoak itsasadarrera ateratzeko. 1983ko uholdeak ondatu zuenetik ez du inork berroneratu. 1995ean empresa itxi zuten eta galeria linbo batean geratu da. Gentrifikatzen ari diren auzo historikoan, historikoki merkatal ekintzailetzak ondaeren babesari aurre hartzen dion hirian, gizarte-aitortzak berebiziko garrantzia hartzen du Martzanako […]
CÁSTOR J. YBARRA “COCHERITO DE BILBAO”, ZENZEKETAKO FIGURA

Historia, kultura eta tradizioak babestea merezi duen ondarea dira. Bilboko Club Cocherito 1910ean sortu zen, eta memoria kolektiboaren parte den zezenketen kultura-ondarea babesteko, bizirik mantentzeko eta zabaltzeko lan egiten du. Testuinguru horretan, Cástor Jaureguibeitia Ybarra, Cocherito de Bilbao toreatzaile bilbotar ospetsuaren bizitzari buruzko bisita gidatuak eskaintzen dira, tauromakiari eta Botxoko historiari lotutako pintura, eskultura, traje […]
AHAZTEKO ARRISKUAN DAGOEN ZEZENKETA-ONDAREA

Club Cocheritok ondare dokumental aberatsa eta askotarikoa du. Dokumentu historiko bakarrak ditu, hala nola zezenketa-kartelak, argazkiak, maketak, olio-pinturak, non uriko tradizioak, herri-ohiturak eta bilakaera azaltzen diren. Ahanzturaren eta materialaren kalteberatasunaren aurrean, klubak, pedagogia positibotik abiatuta, egoera hori aldatzea erabaki du, herritarrek zezenketa-ondare hori deskubri dezaten. Ezagutu, aitortu eta babestea merezi du.
BALIO BEREZIA DUTEN MUGIMENDU MODERNOKO bizkaiko ERAIKINAK

DOCOMOMO plaka jarriko da, Rekalde zumarkaleko 7. zenbakiko jabeen erkidegoan. Babestuta ez dauden eta balio arkitektonikoa duten eraikinak aukeratzen dira, mugimendu modernoaren adibide handiak direlako. Birgaitzeko helburuarekin esku hartzen bada eraikinotan, beren adina eta kontserbazio-egoera dela eta, funtsa galdu dezakete.
ARKITEKTO BOLUNTARIOAK 1983KO UHOLDEAN

1983ko uholdeak zauri irekia dira Bilboko memorian. Hiriak urez gainezka egin, eta eraikin asko erori ziren hondamendiaren indarrez, ia isilean berreraikitze prozesu luzea hasten zen bitartean. Proposamen honek susperraldi hartan parte hartu zutenen ahotsak biltzen ditu, zer egin zuten, zer zailtasun izan zituzten eta ustekabeko gertaera hari aurre nola egin zioten partekatuz. Hondamenaren ondoren hiri […]
BEGIRADAK: TOMÁS BILBAO ETA TATIANA BILBAO

Ignacio San Ginések Tomás Bilbao Obras liburuaren egileak, Tomás Bilbao arkitektoaren omenez antolatzen den erakusketaren visita gidatua eta komentatua egiten du. Tomás Bilbao decó artearen bidez modernitatera hurbiltzen jakin zuen eta eraikin arrazionalistetarako proeiktuak egin zituen. Erakusketa honetan publiko orokorrarentzat ezezagunak diren eraikinak jarriko dira balioan, XX.aren hasierako arkitektura eta XXI. mendekoa kontrajarriz.
ONDAREA MUGAN: AHAZTETIK LIBRATU ZIRANAK

Erakusketa honek muturreko egoeretan salbatutako objektuetan jartzen du fokua: suteak, arriskuan dauden eraikinak, lapurretak… Ondare erlijiosoa Bizkaiko nortasun kulturalaren funtsezko zati bat da. Dena den, hura kontserbatzea eta helaraztea zaildu duten arrisku ugariren aurrean egon izan da. Besteak beste, erabileraren galera gizarte-aldaketengatik, jendea erlijio-praktikatik pixkanaka aldentzea, haren kultura-balioa ez ezagutzea, baliabide ekonomiko eta teknikorik ez […]
HERRI TXIKI, INPAKTU HANDI

Duela hamar urte, Oihane Pardok arkitektura utzi eta askok ezinezkotzat jotzen zuten proiektu bati ekin zion: antzinako euskal jaka tradizional bat berreskuratzea eta tokiko kulturak ere munduan inpaktua izan dezakeela erakustea. Amarenak enpresaren bitartez, haren lana museo, pasarela eta nazioarteko hedabideetara iritsi da; adibidez, Vogue aldizkarira. Erakusten digunez, diseinuak bizirik mantendu dezake kultura bat, eta […]
Euskal ondarea

Ibilbide honetan, gure kulturari forma eman dioten objektuak, jakintzak eta bizimoduak ekarriko ditugu gogora. Bidaia honek ondarearen hauskortasuna azpimarratzen du: zahartzen ari diren materialak, desagertzen ari diren teknikak eta denboran galtzeko zorian egon diren kontakizunak. Memoriaren eta orainaren artean, izan ginena ezagutu eta oraindik garena ulertzea ahalbidetzen diguten zubi sotilak marrazten ditu proposamenak. Ordutegia: 17:00 […]
BILTEGIKO ATEAREN ATZEAN

Bisita honetan, museoaren alderdirik ezezagunena ikusiko dugu: ondarearen kontserbazioaren eta hedapenaren arteko tentsio sotil eta etengabea erakusten du. Oreka hauskor horretan, babestea eta, aldi berean, ezagutaraztea etengabeko elkarrizketa izaten ari dira. Hemen, objektu guztiak egoerarik oinarrizkoenean aurkezten dira, haien materialtasun propioak hitz egin dezan. Haien historia, hauskortasuna eta denboraren aztarnak nabarmentzen dira.