Museoa dantzan

Familian, museoko espazioa, objektuak eta bertan islatzen diren bizimoduak aztertuko ditugu. Ibilbide hunkibera da, eta ondarea esperientzia fisikotik eta partekatutik bizitzera gonbidatzen gaitu. Mugimenduaren bidez, ondarea modu bizi eta sentsorialean aktibatuko dugu. Gorputz-hizkuntza erabiliko dugu hura sentitu, ulertu eta gureganatzeko. Hala, hurbileko eta orainaldiko bizipena izango da visita.
Euskal dantza: hariak eta korapiloak

Solasaldi honetan, euskal dantzaren transmisioari, haren hauskortasunari eta etengabe aldatzen ari den mundu batera egokitzeko beharrari buruz hausnartzeko gonbita egingo zaigu. Errepikapen hutsetik urrun, tradizioa sorkuntzarako espazio bizia da, kontakizun eta zentzu berriak sortzeko gai dena. Ikuspuntu horretatik, galdera hauek mahaigaineratzen dira: nola eraldatu galdu gabe? Nola eutsi jarraitutasunaren eta berrikuntzaren, memoriaren eta etorkizunaren arteko […]
Arriskuan dagoen toponimia: izenak, paisaiak eta gizarte aldaketak

Unai Zaballa Claresen eskutik emango den hitzaldiaren bidez, jakingo dugu leku-izenak ez direla soilik hitzak: gure paisaiaren eta memoria kolektiboaren parte dira. Bizimoduaren aldaketek, erreferentzia modernoek eta arautze prozesuek eragin handia dute toponimian. Testuinguru horretan, izen eta aldaera batzuk erabileratik desagertzen dira. Zer galtzen dugu izen bat galtzen denean?
Zerua eta elementuak herri hizkeran (aet)

Airegaixto, zeruzahar, erromako zubi, ostruku, elhürlüma… Hitz horietako bakoitzak lurralde, ahots, bizimodu, herri eta kultura baten arrastoa gordetzen du. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ikerketan eta Ahozko Euskararen Thesaurusa (AET) lan taldearen jardunean oinarrituta, zeruari eta bere elementuei lotutako herri hizkeraren aberastasuna izango da hitzaldiaren, ardatza. Ondare immaterial hau, ordea, aldentzeko arriskuan dago gaur […]
Gure hitzak, esan berriz esan

“Gure hitzak, esan berriz esan” Joseba Sarrionandiaren hitzetatik eta Mikel Laboaren abestitik hartuta dago. Aitzaki honekin bisita bereziak egingo dira Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan (EIZ). Galzorian dauden euskarazko hitzen eta atsotitzen munduan murgilduko gara, hizkuntzaren iraupenean hiztunen komunitateak duen indarra eta eragina azpimarratuz. Ordutegia: 11:00 y 17:00 castellano 12:00 y 18:00 euskara
Deustuko ondare-erribera desagertzeko arriskuan –EU

Ibilbide honek hainbat ondare-eraikin historikoren jatorria eta funtsa deszifratzera gonbidatzen gaitu, Erriberako iragan industriala eta Bilboko oraina lotzen dituen kontakizun bat ehunduz. 1,5 km-ko ibilbide irisgarriaren bidez —lineala da eta ez dago maldarik—, arkitektura eta memoria elkartzen dituen paisaia bat zeharkatuko dute parte-hartzaileek. Hizkuntzak: urriak 17: euskara urriak 24: gaztelania
Burdinaren kolorea

“La Naval: Erraldoien harrobia” erakusketari lotutako familia-jarduera honek ondare industriala baloratu eta babestera gonbidatzen du. Bisita labur gamifikatu batekin hasten da, Bilboko itsasadarraren ondare industriala eta haren eraldaketa azkarra ezagutzeko; eraldaketa horrek ia erabat desagertarazi baitu La Naval bezalako ontziolen aztarna. Ondoren, tailer artistikoan, familiek beren paisaiak sortzen dituzte, burdinaren eta ontzigintzaren koloreak, materialak, formak […]
Erraldoien harrobia, La Naval-i omenaldia

Bisita gidatua “La Naval: Erraldoien harrobia” erakusketara, Ángel Comonte komisarioak gidatua. Bisitak ontziolaren dimentsio historikoa, teknologikoa eta gizatiarra landuko ditu altzairuzko erraldoiak eraiki zituen kolektiboari omenaldia eginez, Bilboko itsasadarraren garapen industrialean izan zuen eginkizuna nabarmenduz. Jarduerari esker, gogoeta egin ahal izango da oraintsuko industria-ondareari buruz eta ondare hori etorkizuneko belaunaldientzat babestu eta berrinterpretatu beharrari buruz.
Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea

Erakusketatik zehar bisita gidatua egingo dugu, Amaia Apraiz eta María Romano ikerlari eta egileekin. Bertan, Bilboko itsasadarreko kaietan hamarkadetan zehar ikus zitekeen lan baten historiara gerturatuko gara. Dokumentu ofizial, prentsa-artikulu, argazki, ilustrazio eta artelanen erreprodukzioen bidez, bisitaldiak emakume langile horien zeregina aldarrikatzen du. Izan ere, kontakizun ofizialean ikusezin bihurturik, Bizkaiko ekonomia garatzen lagundu zuten.
100 URTEKO MEMORIA. 100 URTE ARRISKUAN. BATZEN GAITUEN ONDAREA.

Mendeurrena ospatzeko zorian, Miguel de Unamuno Institutuak aspaldiko eskola-mapak berreskuratu ditu, duela mende bat Historia eta Geografia irakasteko erabili zen hezkuntza-ondarearen eta material didaktikoaren balioa nabarmentzeko. Piezok munduari begiratzeko beste modu bat erakusten digute, geldoagoa eta eskuz kartografiatua. Gure herentzia kulturala mehatxatzen duten arriskuez ere (narriadura, ahanztura edo testuingurua galtzea) ohartarazten du erakusketak, eta planeta […]
MEDIKUNTZAKO AINTZINAKO GAILUAK

Bizkaiko Foru Liburutegiko erakusketa aretoan, “Neurtzea, mundua ulertzeko. Medikuntzako neurgailuak” erakusketa bisitatzea proposatzen da, neurketen bidez zientzia giza gorputza deszifratzen nola saiatu den ikusteko. Bisita gidatuak iragan mendeetako berrogeita hamar pieza biltzen ditu. Diagnostikatzeko eta tratamendu medikoa emateko erabilitako tresnak dira, neurtzea bizitza ulertzeko modu bat zen garai baten lekukoak. Esperientziaren amaieran, erakustaldi esperimental bat […]
Abandoko San Bizenteko organoaren barrenera bidaia (1894-2026)

José Ramón Rementería, parrokiako organo-jotzaile titularra, eta Federico Cifuentes, organoa zaharberritzeaz arduratu den organogile maisua, izango dituzu gidari, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako 1894ko Aquilino Amezua organo sinfoniko handian barrena. 130 urte eta 2026an amaitu zen zaharberritze baten ostean berriz ere entzun dezakegu instrumentu monumental horren aberastasuna. Haren sekretuak, hura zaharberritzeko erronka teknologikoak eta soinuarekin […]