Maruri-Jatabeko ondare arkitektonikoa

Aurtengo argazki lehiaketaren gaia “Maruri-Jataberen ondare arkitektonikoa” izango da. Lehiaketa irekia da, eta oinarriak irailean argitaratuko dira. Bi sari emango dira, eta argazki irabazlea Udalaren 2026ko egutegiaren irudi nagusia izango da. Maruri-Jatabe eta eta bere ondare arkitektonikoa ezagutzeko aukera paregabea, duda barik!
Maruri-Jatabeko baserriak

Baserria izan da Maruri-Jatabeko familien egiturarik behinena. Maruri-Jatabeko udalerria oso sakabanatuta dago, eta hainbat garai eta moldetako baserriak ditu oraindik, aleetako batzuk XVI. mendekoak direla. Bisitan zehar, bi auzotako hainbat baserri bisitatuko ditugu, eta haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikusiko ditugu, bai eta aurreko eta egungo erabilerak ere.
Auzolanean egindako bidea: Fullaondotik Txatximintara.

60. hamarkadan, Maruri-Jatabe bezalako herri sakabanatuetan, baserri bakoitzeraino heltzeko biderik edo errepiderik egotea ez zen ohikoena. Erakusketa honetan, istori bitxia aurkeztu nahi dizuegu: Maruri-Jatabeko auzoko batzuk bide bat eraikitzeari ekin zioten: 6 m zabal eta 3,4 km luze den bidea. Orduko egunkarietan agertzen zen bezala, “neskalaguna” aurkitzeko asmoz egitean ari ziren bidea! Gure udalerriaren iragan […]
MARTZELA ETA GARAI: GARITIK PRODUKTURA

Martzela eta Garai berreskuratu diren bertoko bi gari-barietateren izena da. Hasteko, hazi den lekua bisitatuko dugu, alea nolakoa den egiaztatzeko. Jarraian, ibilalditxo bat egingo dugu martxan dagoen azken errotaraino, Gaztañeta errotaraino, hain zuzen. Bertan, “Martzela” garia ehotuko dugu, gero, lortutako irin horrekin, ogia eta “Martzela” izeneko garagardoa ekoizteko. Amaitzeko, produktu hauek dastatuko ditugu Jatazpi Txokoan.
KOPLARIAK KOPLARI (Maruri-Jatabe)

Agus Barandiaran herritarrak, urteak daramatza bere trikitixarekin batera munduko bazter guztiak alaitzen. Zer esanik ez Xabier Amurizak, bertsolaritzari egindako ekarpenaz!. Oraingoan, biak batu dira, “Koplariak koplari” hitzaldi berezia eskaintzeko. Koplak eta trikitixa uztartuz, Jatabeko doinuak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Info eta erreserbak: 94.674.22.53 . euskara.maruri@maruri-jatabe.eus