Burdinaren boterea Orozkon

Kultur irteera berri batean parte hartu, oraingoan Orozkora eramango gaituena, burdinola- eta errota-ondare aberats eta askotarikoaz gozatzeko. Luxuzko bi gidariren eskutik, Felix Muguruza filologoa eta Juanjo Hidalgo historialaria, ibarreko txokorik nabarmenenak ezagutuko ditugu, hala nola Torrelandako burdinola eta dorrea edo Oxin-luzeako errota eta baserria (bertan ere bi burdinolaren aztarnak daude). Ezinbesteko geralekua izango da Anuntzibaiko […]

Munegoiko: Euskal kulturaren entziklopedia

Baserriaren ezaugarriak edozelakoak izan arren, ezin dugu kontzeptua eraikin soil batera mugatu. Gure baserriak haratago doan zerbait gehiago dira, eraikuntza horietan, berezko kontzeptu arkitektoniko eta teknikako ez ezik, kode sozialen, bizipenen, kulturaren trasmisioaren, mitoen eta kondairen multzoa ere metatzen direlako. Horregatik, Gorbeiako magalean, Urigoiti auzo ikusgarria bisitatuko dugu eta, Munekogoiko baserriari begira, gure kulturaren entziklopedia […]

Arkitektura eta Artzaintza

Ibarraren sakonean ageri diren dorre eta jauregi arranditsuez bestela, Gorbeiako inguru garaietan ditugu bertako arkitekturaren agerpenik xumeenak: artzain-txabolak. Artzaintza-kultura tradizionala sakon ulertzeko, ingurune natural eder-eder batean dagoen Okulugortako saroi zoragarrira igoko gara. Bertan, Felix Mugurutzaren eskutik, historiako artzain-jarduera jorratuko dugu, ikuspegi etnografiko hutsarekin, baita hari lotutako eraikuntzak, dibertitzeko moduak, sinesmenak eta abar ere.

Jauregiak eta etxezarrak Zubiaurren

Zubiaur Orozkoko hirigune nagusia da eta hiriburutzaeginkizunak ditu. Bertan eraiki zituen Orozkoko burgesiak, burdinola-industrien, errotarien, mendien eta maizterbaserrien jabeek, jauregi barroko eta neoklasikoak XVIII. eta XIX. mendeetan, baita etxetzarrak ere. Ibilbide horretan, Miren Moyaren eskutik, Gorbeiaren magalean dagoen herri polit horren aberastasun arkitektonikoa erakutsiko dugu.

Gaua eta heriotza Bengoetxean

Bengoetxea auzoko etxe nobleak bidean lerrotuta altxatu ziren, oinezkoen eskubideak lortzeko eta hangoei garrantzia eta ospea emateko. Horietako baten aurrean, burdinazko gurutze enigmatiko bat ikusiko dugu, eta ikurrak etxebizitzaren jabearen hilketa argitzeko balioko digu. Istorio krudela da, familia giroko handinahiak, gaueko arma zuriak eta, hilotz gutiziatua eskuratzeko xedez, parrokien arteko borrokak darabiltzana. Kasualitatez, urriaren 26an […]

Arearrietako teileria: Asturias eta Orozko artean.

Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Félix Mugurutzaren eskutik Arrazoi historiko eta kulturalak zirela kausa, teilak eta adreiluak egiteko jarduera iraingarritzat jotzen zuten bizkaitarrek, baina baita ezinbestekotzat ere, baserriak eraikitzeko. Kanpoko sasoikako langileek egiten zuten lan hura, lehenik Lapurditik etorritakoek eta, ondoren, Asturiastik etorritakoek, eta asturiarrek jargoi bat sortu zuten, asturiera eta euskararen arteko nahastea. Berba haien […]

Garrafa Orozkon

Ez zen inondik inora ere emakume bat festa batean mahukak igota agertuko, berehala lotsagabetzat, gordintzat eta emagaldutzat joko baitzuten. Hala ere, salbuespen gisa onartzen ziren garrafa limonada bat egitean. Horrek erakusten du freskagarri izoztu hura edari soil bat baino gehiago zela, eta solemnitate eta liturgia handiz inguratuta zegoela. Eta inon ere ez zekiten Orozkon bezain […]

Gaztaina eguna

Gaztaina-ekoizpena hain handia zen Orozkon, ezen gaztaina biltzeak tokiko komunitatea inplikatzen baitzuen, baita horretarako kontratatutako sasoikako emakume asko ere. Esperotako fruituarekin kirikinausi handiak bete ondoren, jai batekin amaitzen zen kanpaina, non janaria, musika eta dantza paisaiaren jabe egiten ziren. Negu luzearen aurreko jaia izaten zen, maitemintzeetarako azken aukera. Ideia hori transmititu nahi da gaztaina-jaiaren bidez, […]

Heriotza eta gaztaina

Antzina, urria eta azaroa bitartean izaten zen etxe bateko biztanleen eta hildako arbasoen arteko interakziorik handiena. Horregatik, jarduera honetan errepasatuko ditugun seinalez, keinuz eta erritualez betetako egunak izaten ziren. Alderdi bitxi horietako bat gaztaina arima alderrai haientzako elikagai sinboliko gisa erabiltzea izango da; non eta Orozkon, fruitu horrek hainbesteko garrantzia izan zuen herrian.

Orozkoko mitoak eta kondairak

Jatorri ezezaguneko zerbait azaltzen saiatzen garenean sortzen da mitoa eta, behinola, azalpen hori ipuin eta elezaharren bitartez adierazten zen. Horiek belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititzen ziren, egokitzapenak eginez eta garaietara moldatuz. Joritasun literario ez idatzia da, eta Anuntzik hori biltzen jakin izan zuen duela hamarkada batzuk, eta hitzaren bitartez kontatuko ditu, amama batek sutondoan egiten zuen […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD