Gaueko espazioak: argiztatutako arkitektura

Bisita honetan, Urduñako Erdi Aroko hirigintza bestelako ikuspegi eta pertzepziotik aztertuko dugu. Gaur egungo argiztapen artifizialari esker, ibilbide sentsoriala eta denborazkoa egingo dugu, non arkitektura giro berezi eta iradokitzailean azalduko zaigun, gaueko munduari datxezkion istorio eta bizipenez betea: segurtasunik eza, arriskuak, loa ulertzeko eta gaua bizitzeko moduak, hori guztia gaur egun Urduñako ondare baliotsua osatzen […]

Hiriaren zaindaria: Urduñako harresiaren jatorria eta bilakaera

Urduñako Erdi Aroko esparrua inguratzen duen harresia Bizkaiko defentsa-multzo garrantzitsuenetako bat da. Harresien trazadura osoa, luzeen zen garaian, 1.800 metro ingurukoa izan zen, 1.160 metro inguru daude oraindik. Daniel Luengas arkitektoak, EHUko Arkitektura Eskolako irakasle eta ikertzaileak, harresiz inguratutako esparru horretan dauden tarte eta elementu arkitektonikoetan barrena gidatuko gaitu, eta horien jatorriari, garapenari eta bilakaera […]

Urduñako arkitekturaren eta horma-pinturaren arteko elkarrizketak

Historian zehar, paretak, hormak, gangak eta sabaiak erabili dira mezuak transmititzeko euskarri arkitektoniko gisa, kontzeptu sinboliko erlijioso edo jainkotiar zein profano gisa, adierazpen piktorikoaren bidez, bai eta balio estetikoak eta edertasuna hedatzeko mihise gisa ere. Bisitan, David Hoskingek, Artearen Historiako masterdunak, Urduña arkitektoniko margotua ezagutzera gonbidatuko gaitu, artea eta espazioa begiz lotzen dituen ibilbidea eginda, […]

Arkitektura historikoa: begirada arkeologikoa

Belén Bengoetxea historialari eta arkeologoak, EHUko irakasle eta ikertzaileak, gidatuko gaitu Urduñako alde zaharrera egingo den bisitan, bertako iragana kaleetan, eraikinetan eta harresietan dauden aztarnen bidez azalduz. Ikuspegi arkeologikoz, ibilbideak hiriaren jatorria eta bilakaera azaltzen duten mugarri garrantzitsuak jorratzen ditu. Geraldi bakoitzak aurkikuntzak eta dokumentuak lotzen ditu Urduñako historia biziarekin, eta begirada zientifiko, zorrotz eta […]

Arkitektura historikoa: begirada arkeologikoa

Belén Bengoetxea historialari eta arkeologoak, EHUko irakasle eta ikertzaileak, gidatuko gaitu Urduñako alde zaharrera egingo den bisitan, bertako iragana kaleetan, eraikinetan eta harresietan dauden aztarnen bidez azalduz. Ikuspegi arkeologikoz, ibilbideak hiriaren jatorria eta bilakaera azaltzen duten mugarri garrantzitsuak jorratzen ditu. Geraldi bakoitzak aurkikuntzak eta dokumentuak lotzen ditu Urduñako historia biziarekin, eta begirada zientifiko, zorrotz eta […]

Urduña hirira trenbidea iritsi izanaren eragina

Hitzaldia Juanjo Olaizolaren eskutik 1858an, Charles Vignoles ingeniariaren zuzendaritzapean eta diseinuaren arabera, Abando eta Urduña arteko Tutera-Bilbo trenbidea eraikitzen hasi zen. Eta bost urte ondoren, hain zuzen, 1863ko martxoaren 1ean, burdinbide bakarreko lurrun trenbidea inauguratu zen. Trenbide horrek Nerbioi ibaiaren arroko bizitza aberastu egin zuen 160 urtez, eta bertoko natura-, turismo- eta ondare-toki xarmangarriak sustatu […]

Urduñako antzinako limoi-edaria (Garrafa)

Hitzaldia, edaria egitea eta dastatzea Felix Muguruza Urduñako mendietako elurtegiez arituko zaigu; izan ere, horietako izotzarekin limoi-edaria egiten zen, eta gaur egun, hirian ezer gutxi gogoratzen da jarduera hartaz. Elurra elurtegien bitartez ustiatzeko sistemak ezagutuko ditugu, eta elurtegi-motak ere. Orain dela mende pasatxo arte, limoi-edaria zen festetako edari preziatuena, eta herritarrak urte osoan zehar zeuden […]

ERABILGARRITASUN BERRIAK ZUMEARENTZAT

Hitzaldia, tailerra, erakustaldia Artisau-jarduera tradizional batzuek bizirik jarrai dezakete gure artean erabilgarritasun berriekin; berritzea da helburua, gure bizimodu berrietara egokitzea. Jarduera horren eskutik, ingurumenaren jasangarritasuna zainduko dugu, material batzuk ekoizten, hala nola zumea, hori ustiatzeko aurrekoek utzi diguten antzea iraunaraziko dugu, sormenaz baliatuta, gure eguneroko jardueran eta gozamenean txertatzeko ahalegina eginez.

Malba zurizko gozokiaren errezeta berreskuratzea

Malba zuriaren sustraiak propietate oso onuragarriak ditu, hala nola espektoratzaileak eta hantura-kontrakoak, eta gure gozotegietako ohiko gozoki honen oinarria da: malba zurizko gozokia. Urduñan XIX.  mendeaz geroztik merkaturatu da, eta duela gutxira arte saldu da Larrea gozo-dendan. A. Larrea maisu gozogilea, familiaren errezetaren jabegaia, antze hori transmitituko die hiriko artisau-gozotegian lan egiten duten pertsona batzuei. […]

Ibilbidea Hiriko organoetatik

Urduña da ORGANOEN BOST TEKNOLOGIAK DITUEN EUSKADIKO HIRI BAKARRA Bisitaldian, Patxi García Garmilla organo-jotzaile eta musikagilearen eskutik, organo hauen ikuspegia eta azalpen xehatua izango ditugu: hiru organo handi, areto-organo bat, organo positibo bat eta harmonium bat. Organo horien egileak eta funtzionamendu-sistemak ezberdinak dira, eta bitxitasun horrek paleta estilistaren azken emaitza aberastu egiten du, eta horrek […]

Garai bateko ogibideen antzea zaintzen

Sastreak eta jostunak, gozogintza, musika, ezkogintza, botika, ehuleak, aulkigintza, zapatagintza, bizikleta-tailerra eta zinema dira mendez mende Urduña Hirian izandako artisautzaren jarduera eta ogibide adierazgarrienak, eta horietako batzuek duela gutxira arte iraun dute. Ezagutza edo artisau-antze itzela da, Museoan zeharreko bisitaldi gidatuaren eskutik ezagutaraziko zaiguna.  

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD