Agiritegietara sarbide osoa izateak askotariko interpretazioak dauzka oraindik.
Historia Garaikidean doktore, ikertzaile eta artxibozain Sergio Gálvezek, 16.10. GJHa (“Informaziorako sarbide publikoa bermatzea eta oinarrizko askatasunak babestea …”) oinarri hartuta, kontu horren egoera aurkeztuko digu, eta krimen frankisten biktimek egia jakiteko eskubide besterenezina izan dezaten egin diren ahaleginez eta oraindik egin gabe daudenez arituko zaigu.