Elorrioko landa-eremua ezagutarazi nahi dugu, landako bizimodua erakutsi, eta Elorrioko Naturbideetako batzuk hurbilarazi bisitariei.

San Agustin auzoan hasiko da ibilbidea eta bertoko ondarea bisitatuko dugu, kaltzada, teileria eta fauna berezia, babezpean dagoen basoilo txikiari buruz azalpena ere emango da, besteak beste.

Amaiera Naturbideen puntu batean izango da, eta bertatik bisitariak bidea jarrai dezake eta herrira itzuli egindako bidetik edota ibilbidea luzatu.

ELORRIO | Ibilbidea

Elorrioko oinatzak

Elorrioko Udala
Topalekua:
San Agustin auzoan, hoteleko parkinean
2022/10/08
2022/10/09
2022/10/15
2022/10/16
Urriak 8, 9, 15 eta 16 11:00etan, 2 orduko iraupena

Garapen Jasangarrirako Helburuak

3. Osasuna eta ongizatea15. Lehorreko ekosistemetako bizitza
Erreserbak egiteko emaila: turismoa@elorrio.eus
Informaziorako helbide elektronikoa: turismoa@elorrio.eus
Informazioa: 688776270
Erreserba: 946820164 / 688776270
Balentin Berrio-Otxoa 1

Ibilaldi gidatua denez arropa erosoa eramatea gomendatzen da.  Batez ere, oinetakoak.

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago