Basaltoa Lur planetako gainazalaren % 70 osatzen duen arroka bolkanikoa da, lurrazal ozeanikoa osagai nagusia izanik.
Irlandako Erraldoien Galtzada mundu mailako erreferentea da, baina Fruizen ere topatzen dugu.
Euren eraketa Bizkaiko Golkoaren sorrerarekin loturik dago orain dela 100 milioi urte inguru, Behe Kretazeoan.
Garai horretan, lurrazal kontinentala haustu eta itsaspeko magma irteerak gertatu ziren. Magma hoztean basaltozko zutabe berezi hauek eratu ziren, oso deigarriak direnak, morfologia berezia baitute.
Azalpen zehatzen bitartez, basalto hauek ikusi eta ezagutzeko aukera paregabea izango dugu antolatu ditugun bisita hauetan.