Artxiboan jatorrizko agiriak, bakarrak, gordetzen ditugu hainbat euskarritan, eta euskarri horiek mendez mende ebaluzionatu dute: jatorrizko pergaminoak eta “birziklatuak”, paperak, argazkiak, planoak, diskoak, musika, mikrofilmak, irakurgailuak, kaseteak, ordenagailuak, disketeak, zerbitzariak,…
Horiek guztiak ikusiko ditugu bisitaldian, eta osagarri gisa, erakusketa iraunkorra eta gure instalazioak bisitatuko ditugu, Artxiboko taldeko profesionalek artxiboko lana eta hori babestu eta berriztatzeko prebentzio-politika azalduko dituzte.
Ondare berriztatua, birziklatua eta birmoldatua: hiru B, artxiboaren jasangarritasuna bermatzeko.