Jarduera honen eskutik, emakumeek, latsarrien lekuko eta erabiltzaileek, euren bizipenak eta esperientziak partekatuko dituzte, eta gaur egun ahaztuta geratu diren gaiak ahotara ekarriko eta egungo belaunaldientzat ia ezezagunak diren gaiak jorratuko. Gainera, ekintza honen bidez, historian leku bat egin nahi zaie lehen funtsezkoa izan zen eta orain ere baden zeregina izan duten emakume horiei, gure ustez, funtsezkoa baita zeregin hura zaintzea ez ezik, zabaltzea ere.