Bazenekien Louis Braille, erliebedun puntuen sistemaren sortzailea, organo-jolea izan zela Parisen? Historian zehar, hainbat organo-jole edo konpositore itsu izan dira.
Horien artean, Antonio de Cabezón (1510-1566), John Stanley (1712-1786), Pablo Bruna (1611-1679) “Darocako itsua”, Louis Vierne (1870-1937) edo Jean Langlais (1907-1991).
Bisita hauetan, organoen historia zein funtzionamendua ezagutzeaz gain, organo-jole itsu famatu horien bizitza eta lana ezagutu, eta haiek konposaturiko musika zuzenean entzuteko aukera izango dugu.