1864tik aurrera, eta XX. mende hasierara Trianoko mendi eta Galdamesko meatze ustiategiek hainbat jatorrietako milaka peoi erakarri zituzten. Euren bizitza hobetu eta pobreziaz aldendu nahi zuten horiek Enkartazioetara saldotan heltzen ziren. Kulturaniztasun hori babestu, sustatu eta euren memoria mantentzeko asmoz, Galdamesko goi mendietako meatzaritza herrixkak ezagutuko ditugu, gaur egun abandonaturik, hondaturik eta ia desagerturik daudenak. Nola bizi ahal izan ziren bertan ehunaka pertsona? Liburuxka bat emango da Galdamesko goi mendien historiari buruz.