Lekeitioko Denbora bankuak eta Lagunkoia zein Elkarbizitza taldea elkarteek Euskal Herriko eta munduko zenbait tokitako platerak aurkeztuko dituzte. Parte hartuko duten herrialdetatik datozen pertsonek zuzenean azalduko dute plateren osagaiak, prestatzeko moduak, jateko uneak, etab. Aukera egongo da erabilitako osagaiak eta prestatutako platera ikusteko eta, amaieran, dastatu ahalko da. Parte-hartzaile bakoitzak errezeten kopia bat jasoko du.