2022· OEJ

Ondare Iraunkorra

Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, aurre egin beharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak gorabehera.

2030 Agendak honela definitu du garapen jasangarria: geroko belaunaldiek beren premiak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe oraingo premiak betetzeko gai den garapena. Nola zaindu kultur ondarea datozen belaunaldientzat?

Baina, zer da garapen jasangarrria delakoa? Entzun al duzu 2030 Agendaz eta Garapen Jasangarrirako Helburuez hitz egiten?

2030 Agenda 193 herrialderen mundu-mailako konpromisoa da. 2015ean hartu zen konpromiso hori, partaidetza-prozesu gogotsu baten ondoren; izan ere, hainbat gobernu-mailatako ahotsak batu ziren, munduko udalerri txikienetakoak, gizarte zibileko erakundeetakoak, sektore pribatukoak eta akademiakoak ere.

Garapen Jasangarrirako Helburuak plan nagusia dira guztiontzako etorkizun jasangarria lortzeko. Helburuok elkarrekin lotuta daude, eta egunero aurre egin behar izaten diegun mundu-mailako erronkak txertatu dituzte, hala nola pobrezia, desberdinkeria, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta zuzentza. Inor atzean utz ez dezagun, garrantzizkoa da 2030. urterako helburu horiek guztiak betetzea.

Ondarea Bizkaia

1. GJH: Pobrezia desagerraraztea
2. GJH: Goserik ez
3. GJH: Osasuna eta ongizatea
4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
5. GJH: Genero berdintasuna
6. GJH: Ur garbia eta saneamendua
7. GJH: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10. GJH: Desberdintasunak murriztea
11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak
12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13. GJH: Klimaren aldeko ekintza
14. GJH: Itsaspeko bizitza
15. GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza
16. GJH: Bakea, justizia eta instituzio sendoak
17. GJH: Helburuak lortzeko aliantzak

Garapen jasangarria lortzeko, funtsezkoa da oinarrizko elementu hauek bateratzea: gizarte-inklusioa, ingurumena babestea eta hazkunde ekonomikoa. Hiru elementu horiek elkarrekin lotuta daude eta oinarrizkoak dira pertsonen eta gizarteen ongizatea lortzeko.

Garapenaren hiru dimentsio horiei dimentsio kulturala gehituko diogu. GJHak unibertsalak badira ere, helburu horiek testuinguruan jarri behar dira lurralde bakoitzean.

Ondarea Bizkaia