Arrantzaleen Museoa bertsotan
Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. Arrantzale Museoan: azaroaren 29an, 18:00etatik aurrera. Ander Elortegi eta Enare Muniategi bertsolarien eskutik, “Bermeo Portu Zaharra 1877-2024” erakusketan murgilduko dira. Bisita gidatuan […]
BERMIOKO KANTAK ETA KONTUAK
Kantu herrikoiak gure ondare immaterialaren funtsezko parte dira eta txistuaz lagunduta abestea tradizino errotuenetako bat. Gure kultura bizirik transmititzeko modu aparta. Museoak arreta jarri gura dau Bermeotarrek historian zehar, sortu eta zaindu daben herriko musika ondarean. Arrantzaleen Museoak, Kankinkabara txistu taldeagaz eta Juan A. Apraiz itsas gaietan adituaren laguntzagaz, horren barri emongo deusku.
Itsasoa, aberastasun iturria eta gatazka gunea.
Urdaibaiko naturagune ederrenetako batzuetatik igarotzen da bisitaldia, eta historian zehar izandako gatazka belikoen tematika erakargarria du ildo nagusi. Hauek dira Bermeoko eta Matxitxakoko itsasargiaren inguruetan gogora ekarriko ditugun gertaera gogoangarriak: kortsarioek, XVI. mendean, Bermeori eta Izaro uharteari egindako erasoaldi ankerrak, eta horien gainean Mundakako Santa Katalina baselizatik egindako kontakizuna; Konbentzio Gerra ahazturako prestaketak; Bermeoko alde […]
Bizkaiko Zin-bidea
Bizkaiko Zin-bidea da Bizkaiko Jaunek Foruak zin egiteko zeharkatzen zituzten tokien zeharreko ibilbidea. Hotsandiko ekitaldia zen zin egitea, funtsezkoa, garai batean, Jaunen eta bizkaitarren arteko harremana adostu eta oinarritzeko garrantzi handia zuena. Bizkaiko Lurralde Historikoaren identitate politikoan barrena egiten den ibilbidea da, ondarea, historia, mendi-ibiltaritza eta paisaia elkartzen dituena. Oharrak: ibilbidea autobusez izango da. […]
GURE ONDAREA EZAGUTZEN: ARRANTZA ATZO ETA GAUR
Arrantzaleen Museotik antolatutako “Gure ondarea ezagutzen. Arrantza atzo eta gaur” hitzaldi zikloak arrantza mundura hurbiltzeko ahalegina egiten du, arrantza munduari lotutako ondare ez-materiala gutxi landu baita. Maiatzean hasitako hitzaldi ezberdinen bidez sei galdera ohiko erantzun nahi dira: nork, zer, zerekin, zelan eta zertarako arrantzatzen da Euskal Herrian?
BERMIOKO ERRALDOIAK ONDAREA ERAIKITZEN
Urteak dira Arrantzaleen Museoa herriko erraldoien gordelekua eta etxea dela. Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari bisitatzera etortzen dira herriko umeak aldiro. Oraingoan, Bermeoko Erraldoien Konpartsa izango dugu gurean, ohitura honen inguruko sekretu guztiak argitzeko. Antonek otzara “pipiez” beteta izaten du, baina zergatik? Istorio bitxi honi buruz egindako ikus entzunezkoa ere proiektatuko da.