Markesaren paisaiak

Berrizko leku esanguratsuetako bat Markesaren lorategia da. Bi hektarea baino gehiago dituen natur-espazio honek, mundu osoko 27 zuhaitz eta landare espezio daukaz, bere urmael eta guzti. Gaur egungo udaletxearen aurrealdean dago lorategia, garai batean Berrizko markesaren etxea izan zena. Eta arinago, Berriztarren Jauregia, gotorleku batean jatorria duen Erdi Aroko dorretxea. San Joan Ebanjelariaren eliza ere nabarmentzekoa […]

Arkitekturaren hari-muturrak

Berrizko San Joan Ebanjelariaren Eliza eta arte-fluxua Durangaldean Nola heldu ziren garaian puntakoak ziren tendentzia artistiko europearrak Berrizera? Zer nolako prozesuak eman ziren, maila lokalean zein “globalean”, Durangaldean korronte errenazentisten ispilu argia bihurtuko zen arkitektura adibide hau posible egingo zutenak? Zeintzuk dira San Joan Ebanjelariaren elizan lotzen diren hari-muturrak? XVI. mendetik hasi eta gaur egunera […]

Dantzari dantza

Dantzari dantza bederatzi dantza dituen dantza-sorta da, Durangoko Merinaldeko dantza berezia eta ondare immaterial moduan sailkatuta dagoena. Berrizen, bereziki, sustrai oso sakonak ditu. Herriko dantzariek bertako dantza taldeen sorrera edota txistulari garrantzitsuei buruzko xehetasunak emango dizkigute. Azalpenen ostean, Agintariena eta Banangoa dantzatzen ikasiko dugu, eta Berrizko sanpedroetan dantzariek etenaldian edaten duten pontxea dastatuko dugu, udaletxean […]