Txorierriko bendejeren ibilbidea.

Ibilbide gidatu honen bidez, Txorierriko bendejeren memoria berreskuratu nahi da, baserrietatik azoketara egindako urratsei jarraituz. Egunero Bilboraino egiten zituzten bidaiak gogoratuko ditugu, esnea eta baratzeko produktuak saltzeko, bai astoen gainean ibiliz, bai Lezama, Zamudio, Derio eta Sondika Bilborekin lotzen zituen trenean. Horrela, Txorierriko baserrietan egin zuten eta egiten jarraitzen duten lan baliotsua ezagutuko dugu.

Bide guztiek artxibora daramate.

Garaiotan, teknologiak, Adimen Artifizialak eta Gauzen Internetak dena konektatuta dagoela nabarmentzen dute, eta guk, aldiz, Bizkaiko Elizaren Histori Artxibora etortzera animatzen zaituztegu. Hitzaldi baten eta erakusketa baten eskutik, pista batzuk emango dizkizuegu agiriek gure ohiturak eta ondarea ezagutzeko eta gure familien eta herrien historia berregiteko gordetzen dituzten lotura gertagarri eta gertagaitz ugariak ezagut ditzazuen.   […]

Gogoratze aldera…

Zenbat bider damutu garan aurretik ez galdetzeagaitik, ez entzuteagaitik, ez idazteagaitik… Azkenean, hitz eta oroitzapenak galdu egiten dira eta familiaren, ohituren, lekukotasunen belaunaldiz belaunaldiko transmisinoa, Oroimena, ezinezko bihurtzen da. Ahozko historiari buruzko tailer honetan, galderak egiten ikasiko dogu erantzunak jadesteko, biltzeko, prozesatzeko, gordetzeko eta zabaltzeko, metodologia jakin batez eta hainbat baliabidez baliatuz, xede honegaz: kontatu, […]