Durangaldeko balkoia

Garai Durangaldeko balkoi naturala da. Bi begiratoki ederrek ematen diote balkoi izaera: Momoitio baseliza ondoko landak eta udaletxe alboko zabalguneak. Bietatik, Anboto mendilerro zabala ikusi daiteke, barreneko haran zabalarekin batera. Garai historia eta artez beteriko herri txikia da. IX. mendean, dagoeneko bazen auzo edo herrixka bat Momoition, 80ko hamarkadan bertan egin ziren indusketek erakutsi zuten hori. Herri […]

Erritu eta ohiturak

Garai beti egon da lurrari oso lotua. Lehenago prozesioak eta letaniak egiten ziren uzta eta eguraldi ona eskatzeko, ekaitzak uxatzeko… eta oraindik ere mantentzen dituzte orduko ohitura batzuk. Garaiko herritarrek azalduko digute zein den oraindik bizirik mantentzen duten prozesioa eta zeintzuk ziren lehenago herriak egiten zituen errituak. Jarraian, Garaiko letania txiki baten simulazioa egingo dugu. […]