Euskal Herria Museoa bertsotan.

Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. Euskal Herria Museoan: abenduaren 1ean, 12:30ean. Iker Uriarte eta Janire Arrizabalaga bertsolariak arituko dira bisita berezi hau gidatzen. Bisita gidatuan parte hartzeko izena […]

Gernikako monumentuak eta memoria.

Gernika gaur egun bakearen ikur bihurtu da. Hemen memoria, adiskidetzearen menpe dago eta 80ko hamarkadan hasitako prozesuaren bitartez monumentu zenbait jarri dira hirian. Eduardo Chillida, Henry Moore edo Nestor Basterretxearen eskutik, besteak beste, hiria ezagutzen joango gara. Aurkituko ditugun monumentuei hitza emango diegu eta harria, brontzea, altzairua edo adreiluaren bitartez hemen gertatu zena kontatuko digute. […]

TRENA GERNIKARA HELDU ZENEAN

Hitzaldi eta argazki erakusketa. 1888an iritsi zen trena Gernikara. Inguru honetako eguneroko bizitzan, industrian eta aisian iraultza ikaragarria izan zen. Baina zeintzuk izan ziren trena Gernikaraino iristeko benetako arrazoiak? Nor zegoen proiektu honen atzean? Alegria Jauregiak, Euskal Herria Museoaren egungo egoitzak, lotura estua du gertakari historiko honekin. Gernikazarra historia taldeko Txato Etxanizek dena argituko digu […]

Bizkaiko Zin-bidea

Bizkaiko Zin-bidea da Bizkaiko Jaunek Foruak zin egiteko zeharkatzen zituzten tokien zeharreko ibilbidea. Hotsandiko ekitaldia zen zin egitea, funtsezkoa, garai batean, Jaunen eta bizkaitarren arteko harremana adostu eta oinarritzeko garrantzi handia zuena. Bizkaiko Lurralde Historikoaren identitate politikoan barrena egiten den ibilbidea da, ondarea, historia, mendi-ibiltaritza eta paisaia elkartzen dituena.   Oharrak: ibilbidea autobusez izango da. […]

Paktismoaren iragana, oraina eta geroa. Historia eta politika mitotik haratago.

Uda ikastaroa Uda Ikastaro honetan, Erdi Arotik gaur egunera arte, paktismoaren ideia eta praktika aztertuko da, forma politiko gisa. Bere oihartzunak garai ezberdinetako pentsamendu politikoan azaleratuko ditugu, bere praktika instituzionalak aztertuko ditugu eta bere adierazpen kultural, herrikoi eta ondarezkoei buruz galdetuko dugu.   Egitaraua Balio akademikoa: 20 ordu Zuzendariak: Mikel Mancisidor de la Fuente, Deustuko […]

Gernikako hilerria: Gerra zibilaren lekuko

Ibilbide gidatua Gernikako hilerriaren gertatu diren aldaketak ezagutzeko XX. mendetik hona Gernikako Bakearen Museoak hiribilduko memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturalaren parte bat ezagutzera emateko Gernikako hilerrian egingo den ibilbide hau eskaintzen du. Hilerriak historiaz betetako memoria lekuak dira. Ba al zenekien Zallo hilerria handitu egin zutela gerraostean? Gatazka honekin zerikusia duten espazioen ibilbidea […]

Nola jarri buruko zapia?

Euskal jantzi tradizionalak hainbat jai eta ospakizunetan ikusten ditugu. Buruko zapia osagarri garrantzitsua da, baina hau nola jartzen den jakitea ez da beti ohikoa izaten. Emakume batetik bestera transmititutako jakintza hau zabaltzeko asmoz egiten dugu ikastaro hau. Gernika-Lumoko Elai Alai Dantza taldeko kideen jakintzaz baliatuz, museora hurbiltzen direnek buruko zapia jartzen ikasiko dute.

Koplariak koplari (Gernika-Lumo)

Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, entzulegoari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakustea izango da ekitaldi honen muina; Agus Barandiaran (KORRONTZI) bide lagun hartuta, bere trikitiaren bidez, musika jarriko die kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko ere aukera izango da.