Latsariak dokumentala

Latsariak – Lavanderas dokumentalak (2022an estreinatu zen) emakume latsarien bizipenak eta testigantzak bildu ditu. Con Ciencia y Arte elkarteak sustatu du proiektua, emakume haiek egiten zuten lan neketsua gogora ekarri nahian. Izan ere, zeregin hura nahitaezkoa izan zen familien eta herrien osasungarritasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko. Film ertain horretan 13 emakumek beren esperientziak eta ikuztegiak nolakoak […]

Gorlizko ikuztegiaren memoria berreskuratzen

Ezagutu Gorlizen historiaren zatitxo bat ikuztegiko taula berriaren eskutik!   Ikuztegiaren atal bat zaharberritu da oraintsu, eta egun argibide-taula bat jarri da bertan, herriko bizitzan duen garrantzia azpimarratzeko asmoaz. Zatoz eta ikasi nola garbitzen zen arropa garbigailurik ez zegonean. Taulan, halaber, zirriborro bat dago behinolako ikuztegia nolakoa zen ikusteko, baita garaiko testingantzak ere, joan den […]

Gau Baltza

Gau magikoan, zeinean Gorliz euskal kulturan murgiltzen den eta antzinako tradizionak gogora ekartzen diren, musikaz, dantza tradizionalez, janari tipikoaz eta askoz gehiagoz gozatuko duzu. Izan ere, Gau Baltza aukera paregabea da euskal kultura eta mitologia hurbiletik ezagutzeko eta Gorlizen gau ahaztezin batez gozatzeko.

Esploratu Euskal Mitologiaren Misterioak

Euskal mitologiari buruzko hitzaldia, Aritza Bergararen eskutik Ezagutu euskal mitologia Aritza Bergararen eskutik! Halaber, idazleak bere azken lanak aurkeztuko ditu: Izena duen guztia omen da, umeetzat eta Badira, bagara, irakurle guztientzat, ilustrazio zoragarridunak. Ez galdu euskal mitologiaren mundu misteriotsuan sakontzeko aukera. Zure zain gaituzu!