Amets indianoa

Sorterria ahaztu al daiteke? Etxe berria aurkitu, sustraiak ahaztu gabe? Indianoek bide ezezaguna ibili zuten eta, ondoren, jaioterrira itzuli ziren, eta beren ohituren, arkitekturaren eta ondarearen bitartez, bizi eta lortu izandakoa kontatu ziguten. Karrantzak du Euskadiko indianoen etxe-kopuruaren marka. Bisitaldi gidatu horren eskutik, Concha auzotik ibiliko gara, indianoen etxe dotoreak, lorategi ederrak eta arkitektura […]
Armañongo ibilbide megalitikoa.

Armañongo estazio megalitikoa, Natura Parkean bertan kokatuta dagoena, 14 monumentuk osatzen dute, eta horiek Kultura Ondasun izendatu dira, Monumentu Multzo kategoriarekin. Eta monumentu megalitikoen balioa nabarmendu egin da Agiri Arkeologia Elkarteak aurretik egindako ikerketa arkeologikoei esker. Armañongo ibilbide megalitikoaren zati batetik ibiliko gara, eta geldialdiak egingo ditugu trikuharri eta tumulu nagusiak ikusteko, Armañongo kultura- eta […]
Atzoko zein gaurko istorioak kontatzen dituzten puntadak
Gure bisitariek, jantzien bidez, historian zehar ibilbidea egingo dute. XII. Mendean hasiko dira gure euskal-jantzi tradizionalekin; garai guztietako jantziak, leku eta bizimodu bakoitzaren ezaugarri bereziekin eta XXI. mendean amaituko dute ibilbidea, artilea eta oihala atzean utzita, paperean egindako diseinu berriez gozatzeko.
Karrantza: “edoski” duguna

Ezagutzen duzu MariaJuanaren historia? Badakizu zer tradizio zuten artzain karrantzarrek beren artaldearekin mendira iristean? Alampar hitza entzun al duzu noizbait? Miguel Sabino Díaz-renen eskutik, etnografoa eta gure historiako aditua, gure haraneko ohiturak, toponimia eta identitatea ezagutuko ditugu.
Artzain-kultura Karrantzan: dastatzen, transmititzen eta irauten duen iraganaren oihartzuna

Karrantzako ardiak, gure haraneko autoktonoak, artzain familia handiak sortu dituzte historian zehar. Gizonak artzaintza lan gogorrenen arduradunak ziren: zaintza, transhumantzia, jeztea eta abar. Eta emakumeak, baserriko bizitzaz eta zeregin delikatuenez arduratzen ziren. Artzaintzaren kultura, bere arkitektura, toponimia, tradizioek, gastronomia eta abarrek bizirik diraute gure haranean, gaur egungo ukituekin baina esentzia galdu gabe. Bisita gidatu honetan […]