Akelarretik txitxiburduntzira

Bittor Kapanaga Elorza euskaltzalea eta euskal idazlea izan zen. Euskaran oinarritutako teoria interesgarriak zituen. Besteak beste, euskaldunen erlijio zaharraren barruan Txitxiburduntziaren jatorria zein zen azaldu zuen, eta, kristautasuna sartu zenean, nola ohitura paganotzat hartu eta beste esanahi bat eman zioten, Akelarre deituta. Soinubil elkarteko lagunekin batera, teoriaren nondik norakoak ezagutu, Bittorrrek sortutako abesti batzuk abestu […]