Eitzaga, Zaldibarko ekialde urruna

Zaldibarko herrigunetik abiatu eta Olaerreagarainoko bidaia egingo dugu, udalerriaren mendebaldeko muturretik ekialdeko mugaraino. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga ere bada, eta horrek arrastoa utzi du bertan. Zazpi kilometrotik gorako bidaia honetan Goierri, Eitzaga, Sallabente eta Olaerreaga auzoak bisitatuko ditugu. Denbora igaro ahala giza jarduerak aldaketa handiak eragin ditu Zaldibarko ekialdean, eta horren lekukoak ezagutuko ditugu: […]

Sorginen prestaketak

Badakigu sendabelarrak aintzinatik erabiltzen direla, baina, noiztik erabiltzen ditu gizakiak? Gure arbasoek inguruko landareak zituzten eskura elikatzeko eta sendatzeko, eta hainbat erabilera eman zieten haiei: elikadura, medikuntza, errituak… Ez dago zalantzarik mendeetan zehar sendabelarrek garrantzi itzela izan dutela, horien erabilera kontuan hartzekoa dela eta transmisioari esker horien ezagutza eta erabilera gaur egunera iritsi direla. Mentxu […]