“Itsasoratu gurekin” ekintza didaktikoa
ZorionEM eta EnkarterriON: Familientzako Gabonetako ekintza Gabon hauetan hurbildu familian Museora Enkarterriko itsas mundua ezagutzera! Ba al zenekien Enkarterrietako biztanleek antzinatik Atlantiar itsasoko ontzirik onenak eraiki eta nabigatu zituztela? Merkatari, pirata eta kortsario ugari egon zirela? Modu parte hartzaile eta esperimentalean familientzako prestaturiko ekintza honen bitaztez gure eskualdeak itsasoarekin izandako harreman estua deskubrituko dugu. Museoa […]
Zaharberritze solasaldi-tailerra.
Rocío Fernández Amezuak, Amezua Arts Restaura-ko kideak, XIV.mendearen hasieran datatutako Gordexolako hiru tailuren zaharberritzea burutuko du. Datozen hilabeteetan zaharberrituko diren hiru pieza hauek, hasierako gotikoko estilokoak, Museoko aldibaterako erakusketaren (Erdi Arotik gugana, arte gotikoa Enkarterrin) parte dira. Zaharberritze lanak Bizkaiko Batzar Nagusiek finantzatuko dituzte. Abenduaren 14an burutuko dugun zaharberritze Solasaldi-tailerra Rocio Fernandezek eskainiko du. Bertan, Rociok zaharberritu berri duen Lartundoko San Bartolome pieza eredu hartuta, arte lanen berriztatze prozesuen konplexutasunaz arituko da aditua, […]
Ibilbide kulturala: “Abellanedatik Muñatonesera”
Ibilbide kulturala “ABELLANEDATIK MUÑATONESERA: Arte gotikoa Enkarterrin. Muñatoneseko San Martingo tailua eta Muñatones-Salazar leinua” Enkarterrietako Museoak eta El Pobaleko Burdinolak antolatutako ekintza. Museotik Muñatoneserako joan etorriak autobusez burutuko dira. Doako ekintza. Aldez aurretiko izena-ematea ezinbestekoa da Museoko web orrian, hemen. Azaroak 12, asteartea. Ibilbide gidatua Jesús Muñiz Petralanda eta Iñaki Gutierrez-en eskutik. Ordutegia: 10:00. Enkarterrietako […]
“Bide Berdeate”, kirol ekitaldia Burdinmendi Bide Berdean.
Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak, Abanto-Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, BIDEBERDEATE antolatu du Buscametas enpresaren bidez, azaroaren 17an parte-hartzaileak Burdinmendi Bide Berdera hurbiltzeko. Hitzorduak hainbat jarduera izango ditu azaroko igande honetan zehar. Ekitaldiaren topagunea Sopuertako Santa Ana pilotalekuan izango da. Hain zuzen ere, Bide Berdea ezagutzera emateko hainbat aktibitate dira, meatze-trenbidearen antzinako trazatua […]
Galdamestarren basabidea
Oinezko Ibilaldi Kulturala Galdamestarren basabidea Galdamesko biztanleek Barakaldoko lantegietara hurbiltzeko egunero erabilitako bidea izan zen. Oraingoan bidea El Regaton (Barakaldo) hasiko da, antzinako bideak eta basabideak igaroz Barakaldo, Güeñes, Galdames eta Zalla zeharkatuko ditu, Enkarterrietako Museora helduz (Sopuerta). Barakaldoko elizatea Abellanedako Batzar Etxearekin (egun Enkarterrietako Museoa) lotzeak honek Enkarterriko Eskualdearekin izandako lotura gogorarazteko aukera ematen […]
Burdinaren aztarnak Barbadun ibaiaren goiko ibilguan.
2017an Barbadun arroa Monumentu Multzo izendatu zenean, burdinak forjatutako ibai-paisaiaren berezitasuna eta ondare kulturalaren aberastasun izugarria aitortzen ari ziren. Ibaiaren goiko ibilgutik ibiltzea proposatzen dizuegu, eta bi multzo bikain, ia ezezagunak, esploratzea: Artzentaleseko Santelices burdinola eta Sopuertako Olabarrieta fanderia, burdinoletako burdina mozteko eta ijezteko fabrika. Ilustrazioaren garaiko ekimen propioa izan zen, gaur egun Barbadungo paisaian […]
Ezagutu Bizkaiko meatze historia Burdinmendi Bide Berdetik.
Burdinmendi Bide Berdea garai bateko trenbideazpiegitura bat da. Aspaldian, Enkarterriko mendietako burdin mea garraiatzen zen bide horretatik. Egun, oinez edo bizikletaz ibiltzeko bide bihurtu da, eta Enkarterria zeharkatzen du, Artzentalestik Kantauri itsasoraino, Muskizko Kobaron auzoraino, eta herri hauetatik igarotzen da: Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena. Bidearen 38,5 kilometroetan meatzehondakinak aurkituko ditugu, eta horiek Bizkaiko meatzaritzaren […]
Musikatik sineskeriara. Zallako sorginak eta erritoak
Solasaldia + oinezko ibilbide gidatua Museoak azken urteetan berreskuratutako zenbait musika tradizioak ezagutuz hasiko dugu ekintza. Ondoren San Pedro de Zarikete (Zalla) baselizara abiatuko gara, bertan eraikinaren historian murgilduko gara eta sorginkeriak desegiteko tradizioa ezagutuko dugu. Ibilibidearekin jarraituz Aretxaga auzora hurbilduko gara, Lucía de Aretxaga sorginaren kondairarekin lotutako basezila kokatzen zen gunera. Aurrera jarraituko dugu […]
Musikatik elezaharretara. “Otxaraneko indartsuaren kondaira” (Zalla)
Solasaldia + oinezko ibilbide gidatua Museoak azken urteetan berreskuratutako zenbait musika tradizioak ezagutuz hasiko dugu ekintza. Ondoren mahasti artean paseatuz Otxaran (Zalla) auzoraino helduko gara. Bertan baserriz baserri “Otxaraneko indartsua” bezala ezagututako Manuel de Ahedo y Retola-ren inguruan bildutako istorio ezberdinak ezagutara emango ditugu. Museoak bildutako istorio hauek Antonio de Truebak jasotako ahozko tradizioaren parte […]