
Urkiolako bidea betidanik izan da Bizkaiko ate bat, eta Mañaria bide horretan eraiki eta bizi egin zen, guk ezagutzen dugun moduan deitzen denetik, eta lehenago ere, gure kondairetan agertzen ez diren denbora haietan. Bizitza inguru hauetan lurra, harria eta ura izan da.
Mañariko Arrueta auzoa ezagutuko dugu, bertako baserriak aztertuko ditugu, noizkoak diren, zergatik sortu ziren eta zelako aldaketak eduki dituzte. Bideari jarraituz Zallobenta eta Askondo harrobiak ikusiko ditugu, azalduz Mañariako harriak zeintzuk diren eta zelan atera zituzten munduan zehar, eraikitzeko. Ura bere eragina dauka ere haitz hauen artean, eta azkeneko mendetan erabili egin da argi-indarra lortzeko. Bertan Urkuleta ibarrean dagoen San Lorentzoko zentrala ikusiko dugu. Ibilbideari bukaera emateko Kaltzada baserrira joango gara, bentak eduki zuten garrantzia azaltzeko. Bidearekin ezin besteko lotura daukaten eraikin hauek, herriaren atea bihurtu ziren.
Oharrak: ibilbidea aldapatsua eta naturan. Arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira. Ura ekartzea ere gomendatzen dugu.
Harrobiak, bidea eta bentak
Date
- 2024 Urriak 20
- Amaituta
- 10:30 am
TOPAGUNEA
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA