Ibilbide gidatua Juanjo Hidalgo historialariaren eskutik.
Bakioko txakolin ekoizpenak XIX. mendearen amaierako izurriteen garaitik bizirik iraun zuen, eta etxekoen beharrak hornitzeko gai zen; gainera, etxeko ekonomiaren osagarri bat sortu zuen, Bilboko inguruko taberna-baserrietakoei ardoa salduz. Udalerriko landa-paisaian oraindik ere irauten duen tradizioaren mahasti-aztarna arakatzen saiatuko gara.
Ibilbidea Txakolin Museoa-Txakolingunean hasiko dugu, eta leku berean bukatuko dugu, txakolina dastatuz, museoaren tradizioarekin jarraituz.
Oharra: 4 km-ko ibilbidea, 120 m-ko desnibela, zailtasun txikiko bidea. Ekarri oinetako egokiak eta jantzi erosoak. Bidea eta
errepidea asfaltozkoak dira, eta bide-zati bat, lurrezkoa. Iraupena: 3 ordu inguru
PLAZA AGORTUAK
Lehorreko eta itsasoko bideak Bakioko mahats-parretatik ibilbide gidatua
Eguna
- 2024 Urriak 26
- 10:30 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA