Etxaburu dorretxea Bizkaiko ezagunenetakoa da, duen kokapen berezi eta irudi ikusgarriagatik zein bere jatorriaz kontatzen diren legenda fantastikoengatik.

Mañaria errekaren parean doan ibar estu baten hondoan babestuta, harkaitz garai baten gainean altxatzen da.

Haitzaren altuerak dorretxearen berarenarekin batera Etxaburu talaia bikain bilakatzen du, inguru guztia menperatzen duelarik, Durangotik Mesetara Urkiolan zehar igotzen zuen galtzada zaharra barne.

Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak gidatuko du bisita hau, eta Euskal herriko historian bete duen lekua azalduko digu, menderik mende gaur egunera arte.

IZURTZA | Bisita gidatua

Etxaburu dorretxea

Izurtzako udala eta Gerediaga elkartea
Topalekua:
Izurtza, Fosroc Euco eta Sidepalsa lantegien artean
2022/10/30
11:30etan eta 12:45etan

Garapen Jasangarrirako Helburuak

4. Kalitatezko hezkuntza7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria11. Hiri eta komunitate jasangarriak12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak15. Lehorreko ekosistemetako bizitza
Erreserbak egiteko emaila: [email protected]
Informaziorako helbide elektronikoa: [email protected]
Informazioa: 673005981
Erreserba: 673005981
Larrasoloeta 3, 48200 Durango, Bizkaia

Arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen da. Geralekutik gertu dagoen burdinola ikusi eta gero 900 metrotara Etxaburu dorretxera oinez juengo gara.

Gaztelera
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago