Badakigu sendabelarrak aintzinatik erabiltzen direla, baina, noiztik erabiltzen ditu gizakiak?
Gure arbasoek inguruko landareak zituzten eskura elikatzeko eta sendatzeko, eta hainbat erabilera eman zieten haiei: elikadura, medikuntza, errituak,…
Ez dago zalantzarik mendeetan zehar sendabelarrek garrantzi itzela izan dutela, horien erabilera kontuan hartzekoa dela eta transmizioari esker horien ezagutza eta erabilera gaur egunera iritsi direla.
Mentxu Amunategiren eskutik, gure inguruko belarrak ezagutzen eta erabiltzen ikasiko dugu.