Munarrikolandako gailurrerian megalitismoaren elementu ugari daude (panteoiak, lurralde-mugarriak edo toki sakratuak).
Bisitaldian, gai hauek izango ditugu hizpide: elementu horiek nola dauden eraikita, ingurune- eta hirigintza-aldaketak gorabehera nola iraun duten, zein kalte jasan duten eta etorkizunerako nola zaindu behar diren.
Gailurlerrotik, Sahierrikolanda, Sopelamendi eta Landaluzeko kokapen neolitikoak (duela 6000 urtekoak) ikusi eta kokatuko ditugu.