Lurraldean egiaztatutako prozesuen aztarnek ondare mota desberdinak osatzen dituzte: naturala, historikoa eta etnografikoa (baliabide naturalen aprobetxamenduak nahiz beste giza jarduera batzuek sortutakoa).

Galdamesi dagokionez, ondare geologikoak zeregin nabarmena du, mendeetan zehar hainbat modutan ustiatu izan baita: burdin mea erauzi izanak meatze-ondare garrantzitsua sortu du; inguru horretako kareharrietan barrunbe karstikoak sortu izanak babeslekua eman dio gizakiari; iturburu ugari elikatzen dituzten akuiferoak erabili dira; eta harrobietatik harria lortu da, eraikinak egiteko.

Carlos Glaria historialariaren eta Jesús Esteban Arispe geologoaren eskutik, historian zehar Galdamesko ondarearen eta bizimoduaren ezaugarriak balditzatu dituen paisaiako hainbat elementu ezagutuko ditugu.

Burdin Mendien Bide Berdea ezagutzeko Zentrotik eta inguru horretatik abiatuta, Galdamesko ondare geologikoaren eta arkitekturaren irakurketa praktikoa egingo dugu.

Jarduera amaitzean, bertoko bi produktu, ogia eta txakolina, dastatuko dira, eta, beste urte batzuetan bezala, gure produktuen eta ekoizleen balioa nabarmenduko dugu.

Bisitatuko diren tokietara ibilgailu partikularretan joango da, praktikoagoa baita.

GALDAMES | Bisita gidatua

Paisaiarekin lotutako kultur ondarea: jasangarritasunaren gakoak

Galdamesko Udala
Topalekua:
Burdin Mendien Bide Berdea ezagutzeko Zentroa. La Aceña industrialdea.
2022/10/01
2022/10/02
10:00etatik 14:00etara

Garapen Jasangarrirako Helburuak

11. Hiri eta komunitate jasangarriak12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Erreserbak egiteko emaila: kultura@galdames.eus
Informaziorako helbide elektronikoa: kultura@galdames.eus
Informazioa: 946104930
Erreserba: 946104930

Arropa erosoa gomendatzen da.

Bisitaren puntuetarako lekualdaketa ibilgailu partikularretan egingo da.

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago