NERBIOI ITSASADARRA. MAREEN ARTEKO BIZITZA [Itsasmuseum Bilbao, BISITA GAZTEA]

Bisita gidatuak argazki- eta ikus-entzunezko erakusketa berrira “Nerbioi itsasadarra. Mareen arteko bizitza” erakusketan jakintzak, teknikak, ogibideak, kirolak, errituak, ospakizunak eta gizarte-ohiturak bildu dira: horiek guztiek, ondare paregabea, guztiona, sortu dute Itsasadarrean, mendez mende. Urtebetez ikertzen aritu ondoren, argazki eta bideo argitaragabeen eta elkarrizketen bidez osatutako erakusketan aurkeztuko da. Punta Begoña Fundazioak eta Itsasmuseumek, Itsasadarrak bezala, […]

Immateriala mintzagai (II)

Zaila da inmateriala zer den deskribatzen, baina denok dakigu, intuizioz, zer den funtsean. Bi adibide aurkeztuko ditugu, bi hitzalditan: batetik ahoz ahoz transmititu diren bertso eta kantuak, Amerikari buruzkoak edo Ameriketan konposatuak euskaraz; bestetik, euskal idazle bizkaitar batzuez gure memorian iraun duena. Hona bigarrenaren izenburua: K. Altonaga: “Euskal idazleak 1914an: Zornotzako bazkaltiarrak”. Urriak 31.

Immateriala mintzagai (I)

Zaila da inmateriala zer den deskribatzen, baina denok dakigu, intuizioz, zer den funtsean. Bi adibide aurkeztuko ditugu, bi hitzalditan: batetik ahoz ahoz transmititu diren bertso eta kantuak, Amerikari buruzkoak edo Ameriketan konposatuak euskaraz; bestetik, euskal idazle bizkaitar batzuez gure memorian iraun duena. urriak 24: “Ameriketako bertsoak aztertzen: Montevideoko joerak”. Javier Kaltzakorta. urriak 31: “Euskal idazleak […]

Hondakin materialen hondar ez-materialak. Aztarnategi arkeologikoei buruzko kondairak.

Leku arkeologiko asko ezagutzen ditugu, haien ingurunea kontakizun magikoen, liluragarrien edo bihurrien halo batean bilduta dagoelako, bataila epikoak, miresgarri sinestezinak, naturaz gaindiko egitateak, jainkosa zaharrak, jentilak edo moroak aipatuz, besteak beste. Historian zehar, giza taldeek okupatutako leku asko utzi egin dira hainbat arrazoirengatik, lurrezko eta ahanzturazko mantu bat zabalduz haien gainean, eta, erabat estali gabe […]

Hitzaldi-zikloa: Ondare immaterialaren kontserbazio materiala

Jarduera honetan Bizkaiko ondare immaterialaren eta honen idatzizko erregistroa den euskarri materialen arteko harremanak aztertuko dira. Lau hitzaldi izango dira (astean behin), ondare horren bilduma nagusietako batzuk ezagutzera emateko, hainbat adierazpenetan: usadioak eta ohiturak, musika edo literatura. Urriaren 2a, 19:00etan. Bizkaiko tokian tokiko usadio eta ezagutzatik Euskal Herriko Atlas Etnografikora. Anton Erkoreka Barrena. Urriaren 9a, […]

HAURRENTZAKO TAILERRA: CAROLA, GARABI INDARTSUA

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra Carola garabia Euskalduna ontziolaren ikurra da -non 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten- eta historia, arkitektura era hiribilduaren eraldaketa irudikatzen ditu. Baina, zergatik deitzen da Carola? 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer honetan, umeek jolasaren bidez erakusketa iraunkorra ezagutzen dute eta Itsasmuseumen zaindari eta sinboloa […]

Emakumeek sortua

Kemen Gra euskal ganbera-abesbatza gisa aurkeztu zen 2019an Bilboko Berreginen Museoan, helburu argi batekin: euskal egileen lanak, euskaraz idatziak, ahalik eta klaitaterik handienarekin kantatzea, gure kultura eta hizkuntza zabaltzeko. Bide horri jarraituz, 2022ko ekainean Emakumeen Sortua programa abiarazi zuen, emakumeek idatzitako konposizioetan oinarritutako errezitaldia, orain arte 6 euskal konpositoreren lan argitaragabeez gozatzeko aukera ematen duena. […]

ERAIN: BIZKAIKO XX. MENDEKO ERRIBERAKO AROTZERIA

Bisita gidatua eta tailer praktikoa Badakizu zer den erriberako arotzeria? Zurezko itsasontziak eskuz eraiki eta konpontzeko ogibide tradizionala gure itsas ondare immaterialaren funtsezko atala da. Gaur egun, tamalez, desagertzeko zorian dago. Jarduera hau Erainen hasten da -Itsasmuseumeko Bizkaiko XX. mendeko erriberako arotzeriaren proiektua- haren erakusketa eta tailerrera bisita gidatuarekin. Ondoren, Bizkaiko portu eta kaietan, baita […]

Bilbao poetikoa

Hiribilduko toki esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean begiak ixteko gonbit egiten dizugu, zuretzat hautatu ditugun bertoko ahotsek errezitatuko dituzten 18 olerki paregabeak entzun ditzazun. Zatoz ibilbidearen toki bakoitzera eta sakatu play, poesiak ingura zaitzan. Gozatu! Garrantzitsua: Olerkiak entzuteko, jarri ditugun tokitik gertu egon beharko duzu.   Edukietarako sarbidea Bideo honetan azalduko dizugu nola sartu ibilbideko edukietara. Edukia […]

Bertsolaritza tailerra

16 urtetik gorako publikoari zuzendutako jarduera, Euskadiko Artxibo Historikoak bertsolaritzaren bidez gordetzen, babesten eta transmititzen duenera hurbiltzeko. Bertsolariak melodia, errima eta bertsoaren neurria baloratzen ditu, eta berez abesten du gai zehatz edo libre batekin. Tailer horretan, bisita labur bat egingo da eta, dinamizatzaile baten laguntzarekin, parte-hartzaileek inprobisazio-teknika horien hastapen-eskola bat izango dute.