Andabidea, bide soil bat baino gehiago
Artaun auzoko lehenagoko andabidean zehar ibilaldi gidatu bat eginaz, bide hauek zeukaten funtzio soziala balioan jartzea da jardueraren xedea. Izan ere, lehenago, gorpua andetan, eta sorbalda gainean, eramaten zen etxetik elizaraino bide jakin eta aldaezin bat eginaz. Diman, bide hauei, andabideak deitu izan zaie eta irekiak izaten ziren. Bidea itxita egon eta alboko lurretatik pasatzen […]
Baltzola – Indusi ibilbide magikoa
Baltzola eta Indusi auzoak batzen dituen ibilbidea magikoa dugu. Mitologian Euskal Herriko gune esanguratsuenetakoa dogu, ipuin mitologiko askoren iturburu. Arkeologian Axlorreko indusketek Neandertalak ezagutzeko ezinbesteko dira. Historian XVIII eta XIX mendeko pertsonaje garrantzitsuen sorburu eta zoologian koba eta barrunbeetako espezien ikerkuntzan erreferentzia bat. 2,2 kmko ibilbidean 12 mugarri identifikatu eta garatu dira eta QR bidez […]
Ogi baltza baino baltzagoa, ogi eza
Ogi egite tradizionalari buruzko hitzaldia bertsoz lagunduta. Oraindik ere ogia bada gizakion elikaduraren oinarrizko osagaia. Garai batean gure baserrietan garia eta artoa ereiten ziren etxerako ogia egiteko eta, astero, labesua pizten zen. Ahoz-ahoz transmititu diren lan-prozesuak dira. Gainera, euskal tradizioan ogiaren inguruko hainbat sineskera, ipuin eta kantu jaso dira. Antzasti euskaldunon etxeak badauka ogia egin […]
Ibilbide mitologikoa; Baltzola eta jentilzubi
Sugaar, Mari, Basajaun, Jentilak… Baltzola eta Jentilzubi bezalako paraje ikusgarri batean, beraien kondaira zaharrak ezkutatzen dituzten izaki mitologikoak dira. Ibilbide erraz honetan, beraien sekretuak eta toki honetan errotuta dauden kondaira zaharrak ezagutuko ditugu, baita beste hainbat ere. Bertoko zuhaitz espezie nagusiekin lotutako sinesmenak eta erritoak kontatuz, basoaren antzinako kulturari buruz ere zertxobait gehiago ikasiko dugu. […]