Bideak konektatzen

Pertsonak izango dira proposatzen dugun ibilbide honen protagonistak. Topalekua Bizkaiko Zubia izango da, itsas pasealekutik Punta Begoñako galerietaraino. Paseoan, Getxoko ondare-paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu, baita loturak ezartzeko eta bizipenak partekatzeko aukera ere. Amaitzeko, jolas-jarduera bat egingo dugu Loro parkean, sortutako loturak indartzeko eta komunitatean dibertitzeko une batez gozatzeko.    

Getxo, alderik alde.

Paisaia-ibilbideak. Aprobetxatu Getxoko kostaldeko paisaia ikusgarriko metro bakoitza bertoko naturan eta historian murgiltzeko, gure taldearen eskutik, Punta Galea eta Punta Begoña lotzen dituzten lau kilometro eta erdiko ibilbidearen eskutik. Bidean zehar, bertoko bide-buruetan, mugarrietan eta bidegurutzeetan geratuko gara, udalerriaren historia- eta ondare-gakoak ezagutzeko: flyscharen eraketa, historiaurreko  kokalekuak, eraikuntza militarrak, hazkunde ekonomikoaren egiturak, gerren hondarrak, negozioak, […]

San Nikolasetik Portu Zaharrera, arrantzaleen bidea

Algorta marineletik arrantzalera garamatza bide honek. XIX. eta XX. mendeetan indartu zen Algortaren goiko aldea, inguruko lemari eta marinelak bertan etxeak egiten hasi zirenean Abrara barneratzen ziren barkuen ikusmira ezin hobea izateko. Izan ere, Algortaren jatorria ibilbidearen amaiera honetan dago, Portu Zaharreko etxe dotoreetan bizi zen arrantzaleen komunitatean. Arrantzalea eta marinela, biak dira algortar izaeraren […]

Bizkaiko Flysch-a: Miloi urteko historia

Ibilbide gidatua oinez Galea pasealekutik   Ibilbide hau Galeako Gotorlekuan hasten da, Getxoko gune historiko batean, eta bertatik abiatuko gara milioika urteko bidaian, Galeako pasealeku osoa zeharkatuz Azkorriko hondartzara iritsi arte, Flysch Bizkaia osoa zeharkatzen duen GR-123 ibilbidearen zati bat jarraituz. Bidean zehar, ingurune naturalaz eta ikuspegi pribilegiatuez gozatzeaz gain, Flyscharen historia ezagutuko dugu, bidean […]

Satistegi-Usategi: Algortako bihotza-Bizkaiko atea

Satistegi plaza Algortaren bihotza da, barruko herrietarako bidegurutzea; Usategi, ostera, Bizkaiko atea da, Bilboko porturako sarrera eta irteera. Biek ala biek Getxoren izaera anitza islatzen dute: merkataria, industriala, arrantzalea, baserritarra… Bisita egitean, kaleen izenetan soilik gordetzen den Algortaren izaera baserritarra ikusiko dugu. Gaurko bideak aspaldi soroetara eta landetara joateko zeuden estartak dira, eta Usategira heltzean, […]

Getxoko ondarearekin sareak ehuntzen

Irratsaio-emanaldia   Vinilo FM irratiaren eta Argia Fundazioaren La Batidora irratsaioaren emanaldia. Horretan, hizketaldia izango dugu Getxoko ondare kulturala, historikoa eta soziala nola eraiki den azalduko diguten pertsona batzuekin. Bestelako moduan begiratzea aldarrikatzen duten pertsona batzuen eskutik, bestelako Getxo udalerria nortzuk eraikitzen ari diren jakingo dugu, hots, Getxo  inklusiboa, aukera ugariduna, solidarioa, non ondare historikoa […]

Romo etxe merkeak. Ehun urteko Antzinatasuna

  Dena 1923ko urtarrilaren 30ean hasi zen. “El hogar obrero de Guecho” kooperatibak, Bilbotik Areetara zihoan trenbideko langileek eta enplegatuek eta metalurgikoek osatuak, 80 familia-etxeko auzunea eraiki zuen, hogeiko lau ilaratan banatuta eta erdiko kale batek bereizita. Etxe Merkeak eremu lau batean eraiki ziren, eremu urbanizatuaren eta landa-eremuaren arteko mugan, Areetako eta Neguriko burgesiaren ondoan […]

Getxoko Andra Mari elizaldea: bidearen hasiera

Bideak bizimoduen eta paisaien arabera marraztutako lerroak dira: batzuetan indarrez urratutako lerroak izaten dira, eta, beste batzuetan, oraingoan bezala, ukitu leunez marraztutakoak. Elizaldeak sorrera erakusten du, Getxok egin duen bidearen hasiera; bere estartek eta zidorrek mendira, basora, harkaitzetara edo labarrera garamatzate eta orain mila urte hemen bizi izan ziren getxoztarrek zapaldutako bide hauek habitata, bizimodua, […]

3D inprimaketa tailerra: ondarea ezagutu eta sareak sortzea

3D inprimaketa-tailerra ondarea ezagutzeko   Ba al zenekien Evaristo Churrucaren monumentu eta Aixerrota enblematikoen erreplika bat 3Dn inprima daitekeela eskalan? Edo 3Dn inprimatutako alboka bat jo daitekeela? Fabrikazio digitalari esker, ondare garrantzitsua eskaneatu, diseinatu eta 3Dn inprimatu daiteke, ezagutu, partekatu eta sareak sortzeko. Fabrikazio digitaleko teknologiak hurbildu nahi ditugu, 3D Diseinu eta Inprimaketak gure inguruko […]

Hesiak. Bi auzoren kontakizuna

El documental de Teresa Lavina nos desafía a reflexionar sobre la naturaleza de la división. Barreras que perduran aun habiendo desaparecido las barreras físicas que mutilan los caminos, las conexiones y, en definitiva, el patrimonio. El documental revela cómo, a pesar del paso del tiempo y de la carencia de las barreras del ferrocarril, las […]

Martiartuko bide zaharra

Ibilbide gidatua, jende guztiarentzat   Bolue harana zeharkatuta, Berango eta Getxoko Larrañazubi auzoak (eta bertoko errota protoindustriala) Martiartutarren Erandioko dorretxearekin lotzen zuen Martiarturako Erdi Aroko bide zaharrak. Bide horren zati batetik, eta Bolue errekan zehar doan ibai-bide baten tarte batetik jarraituta, ibilbide gidatua egingo da hezegunetik Martiartu dorretxera. Horren bitartez, Bolue haraneko alderdi naturalak eta […]

RAMIRO PINILLA LITERATUR IBILBIDEA

Ramiro Pinilla idazlearen “Verdes valles, colinas rojas” trilogian eta beste eleberri batzuetan zehar egindako ibilbidea da. Paseoan ezagutuko dugu itsasoak bustitako berde horren arrazoia edo gorriz tindatutako paisaien zergatia; Arrigunaga hondartza bisitatuko dugu, Benta…