Zorion Egileor aktore famatuaren aitak, Jose Marik hain zuzen, bere aroztegia bizi-ikasbide eta irakaskuntza bezala erabili zuen.


Bertan, musika eta gure kultura irakasteaz gain, bizitzako balioak ere sustatzen ebazan.

Ekintza aurrera ateratzeko Zorion pianoa jotzen ari dalarik bere aitaren ikasleak izandakoak ere bertan egongo dira, Jose Marigandik jasotakoak azaltzen. Mundakako Aratuste egunak eta abestiak protagonismo handia izango dutelarik.

Egun, herriko talde kulturaletako arduradun eta parte hartzaileak bere ikasleak izandakoak dira. Katea ez da eten. Esker handia Jose Mari Egileorri herrian eta herriagaitik egin zuenagaitik. Aukera paregabea, beraz, jardunaldi honen bitartez omenaldi txiki bat egiteko.

MUNDAKA | Hitzaldia

AROZTEGI MUSIKA ESKOLA BIHURTU ZENEAN – BIZITZAREN IKASKUNTZA

Mundakako Udala – Egileor Familiaren laguntzarekin (La Fonda jatetxea).
Topalekua:
La Fonda jatetxea, Olazabal plazatxoa
2022/10/07
19.00etan
Erreserbak egiteko emaila: turismo.mundaka@bizkaia.org
Informaziorako helbide elektronikoa: turismo.mundaka@bizkaia.org
Informazioa: 946177201
Erreserba: 946177201
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago