Garaiko paraje ikusgarrian ezagutu ahalko dugu nola egiten duen lan Euskal Artzain txakurrak, artzainarekin eta ardiekin batera. Zuzenean azalduko digute txakurra nola hezi, zein agindu mota ematen zaion, zein lan egiten laguntzen dion artzainari, zein izaten den ardien jokamoldea…
Gainera, gaurko artzain gazte batek lehen sektore honen gorabeherak azalduko dizkugu: zein egoeratan dagoen, belauinaldi erreleborik ba ote daukan, zein garrantzia daukan landa-eremuaren kontserbaziorako, e.a.
Horrekin batera, garaiko askotariko ekoizleen produktuak ikusgai eta salgai egongo dira gunean bertan.