Ibilbide gidatua

Markina-Xemeingo natur ingurune aberats bat ezagutzeko ibilbide gidatua.

Herribasoa, Aristieder eta Gabaro inguruetan ibiliko gara. Naturak eta garai bakoitzeko jarduera ekonomikoek izan duten harremana ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola herri-basoa,
txondorgileak eta Gabaroko meategiak.

Garai batean meategi izandako lekuan gaur egun babestutako saguzahar kolonia bat ere badago.

MARKINA-XEMEIN | Ibilbidea

GABAROKO MEATEGIAK ETA INGURUAK

Uhagon Kulturgunea. Eskualdeko espeleologoak eta Artibai Mendigoizale taldearen laguntzarekin
Topalekua:
Boluko zubian
2022/10/29
Urriaren 29an, larunbata, 10:00etatik 12:30etara
Informaziorako helbide elektronikoa: kulturgunea@uhagon.com
Informazioa: 946166303
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago