Santurtzi marinel-herria da, eta itsaso, arrantza eta tradizioekin – estropadak eta Karmengo jaiak, besteak beste – loturiko bertoko ohiturak eta historia ederki gorde ditu.
Bizikleta elektrikoz egingo dugun bisitaldi gidatuaren eskutik, modu jasangarrian ezagutuko dugu gure udalerriko ondare joria. Bizi itzazu Santurtziko marinel-historia, itsas brisa eta santurtziarren arrantza, eta presta zaitez abentura berriak gozatzeko.