Berbaldia eta erakustaldia
Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutza ikertzaileak gure tradizioen garrantziaz arituko zaizkigu. Gai horren haritik, gure eskualdeko mahastien hedapenaren jatorrien eta mahastiak hazteko erabiltzen den metodologiaren eta txakolingitzaren bila arituko gara.
Halaber, garrafaren edo hotz edateko artearen sekretuak ezagutuko ditugu, baita elur-ustiapenaren sistema eta elur-zulo motak ere. Amaitzeko, ezin bestela, txakolin-limonada edango dugu, garrafan bertan egina.