2019ko otsailean, San Nikolas edo Garraitz irla parke arkeologiko bihurtzeko izapideak hasi ziren, bertoko ondare-balioa, kulturala nahiz naturala, babestu eta zabaltzeko.
Izan ere, irlan aztarnategi bat dago: denboraldi kronologiko zabala hartzen du (XIV. mendetik XIX. mendera bitartean) eta eraikin ugari daude bertan (baseliza baten eta komentu baten aztarnak, hainbat kronologiatako gotorlekuak, bolborategiak, karobiak,…). 2014. urteaz geroztik indusketen arkeologo arduradun den Alfredo Moraza ezagutaraziko digu “irlako altxorra”.